Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Egutegiaren zozketa

Egutegiaren zozketa

2015/01/13 19:56
Egin dute Udalaren egutegiarekin lotutako urteko azken zozketa. Amador Blancok irabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.

Udalak 2014rako ateratako egutegiko lehiaketa benetan arrakastatsua izan da. Dagoeneko egin dute urteko azken galderari dagokion zozketa; alegia, abenduari dagokiona. Hauxe zen galdera: Abendua hastearekin batera, nork iragartzen digu Gabonak badatozela? Erantzun zuzena, hain justu, San Nikolas da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Amador Blanco izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko tabernaren batean otordu batez gozatzeko.

2015ean ere zozketak izango dira

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. Oraingoan, baina, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urtarrilari dagokion galdera: Zein denda ireki zuten 1972. urtean Patrizio Etxeberria kalean? Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke. Aurrerantzean ere, web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahal izango da erantzuna. Udaletik deia egin dute animatzeko eta parte hartzeko. 2015eko

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak