Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Egutegiko txokoaren erantzuna

Egutegiko txokoaren erantzuna

2018/01/05 15:40
Egutegiaren abenduko irabazlea Amador Blanco izan da eta 50 euroko Bertatik Bertarako otarrea irabazi du. Hauxe Udalak bidalitako Arrobi iturriaren informazioa:
Egutegiko txokoaren erantzuna

Amador Blanco eta Koldobike Olabide

Egutegiko txokoaren erantzuna: “fuente Arrobi”

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau: “ARROBI iturrira”

Nola iritsi gaitezke Arrobi iturrira?

Aztiriko auzotik irteten gara eta iturriaren ondoan dagoen langa pasatuz, hormigoi pistari jarraitzen diogu bordaraino, ezkerretara dagoen pista hartuko dugu eta pixkanaka igoz Zabaraineko mendixkara iritsiko gara, txabolaren eskuinetik irteten den bidea hartuta, erpin geodesikoa, oroitzapenezko plaka bat eta postontzia dauden gailurrera iritsiko gara.
360 graduko bista ikusgarriak mirestu ondoren, aurrera jarraitzen dugu eta aldapa gogorretik jaitsiko gara, Oraiturri iturriagatik pasatuz, ezkerrera hartzen dugun pistara.

Zabaraineko mendixkara bueltatuz, itzuliko gara, Aztirira igo garen bide beretik.

Altitudea: 801 m.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 555804           Latitudea: 42º 59´58´´N

Y: 4760966         Luzera:      02º 18´55

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak