Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EH Bildu: herri batzarra, abenduaren 11n

EH Bildu: herri batzarra, abenduaren 11n

2018/12/02 14:03
Legazpiko EH Bilduk, abenduaren 11n, herri batzarra egingo du. Hauxe da antolatzaileen oharra:

Legazpiko EH Bilduk abenduaren 11n, asteartea, HERRI BATZARRA antolatu du.

Batzarrean, EH Bildu komunitatea garatzeko aplikazio informatikoa aurkeztuko da eta datorren urteko maiatzaren 26ean burutuko diren Udal Hauteskundeak prestatzeari ekingo diogu.

EH Bilduren ideiekin bat egiten duten legazpiarrak gonbidatuak daude, abenduaren 11n, kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan, burutuko dugun Herri Batzarrean parte hartzera. Batzarrak ordu eta erdi inguru iraungo du eta honako hau da gai-ordena:

>Kokapen politikoa.

>EH Bildu komunitatea: aplikazio informatikoaren aurkezpena.

>Udal hauteskundeak: alkategaiaren hautaketa.

etiketak:
unai
unai dio:
2018/12/03 15:50
Aurrera dezakezue nor izango den bilduren alkategaia?
Izena publikoa egin mesedez.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak