Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / EH Bildu: "Nolako Legazpi amesten dugu 2031rako?"

EH Bildu: "Nolako Legazpi amesten dugu 2031rako?"

2018/11/11 13:29
Herri batzarra egingo du Legazpiko EH Bilduk, azaroaren 16an, kultur etxeko areto nagusian. 2019-2031 ekintza-plana izango da gai nagusia. Honako oharra bidali digute:
Legazpiko EHBilduk, azaroaren 16an, 2019-2031 EKINTZA PLANA (Nolako Legazpi amesten dugu 2031rako?) gauzatzeko lehenengo herri batzarra antolatu du.
Batzarrean, azken 12 urteetako balorazio laburra egingo dugu eta etorkizuneko ekintza plana osatuko duten gaiak zein dinamika nagusiak adostuko ditugu.
Legazpiarren ekarpenak jaso nahiko genituzke. Beraz, EHBilduren ideiekin bat egiten duten legazpiarrak gonbidatuta zaudete, azaroaren 16an, kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan, burutuko dugun Herri Batzarrean parte hartzera.
Batzarreko egitaraua:
19:00 Harrera. Zer da 2019-2031 ekintza plana?
19:05 Azken 12 urteko balantze laburtua.
19:25Taldekako ariketa praktikoa.
19:55 Plenarioa. Iritzi batuketa.
20:10 Kronograma adostea.
20:30 Agurra.
etiketak:
unai
unai dio:
2018/11/13 16:34
Ni agertuko naiz.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak