Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Elkarretaratzea ostiralean

Elkarretaratzea ostiralean

2018/03/07 18:51
Xabier Rey Urmenetaren heriotza dela eta, elkarretaratzeak deitu dira herri guztietan. Legazpikoa ostiralean, 20:00etan, udaletxearen sarreran egingo da. Hauxe da antolatzaileen oharra:

Dolu uneak dira. Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoaren heriotzak atsekabez bete gaitu. Era berean, gogoeta egiteko unea ere bada, Antxoren heriotza ez baita naturala izan.

Xabier Rey atxilotu zutenean gogor torturatu zuten. Urrundua zuten, etxetik 1.000 kilometrotara. Isolamenduan zuten, lehen graduan, 20 ordu ziegan. Bere tortura hamar urtez luzatu dute.

Heriotza honek izen abizenak dauzka: salbuespeneko espetxe politika eta Alderdi Popularra. Xabier ez da hil. Xabier hil egin dute.

Jakin badakigu heriotza hau saihestu zitekeela. Alde batetik, torturapean lortutako autoinkulpazioen ondorioz zigortu zuten Rey. Beraz, ez zuen kartzelan egon behar. Bestetik, politika penitentziarioa egokitu balitz, dagoeneko 3. graduan egon zitekeen, eta baimen bidez ateratzen. Eta ziurrenera, ez zukeen egingo egin duena. Desesperazio ekintza bat baita egin duena. Infernu horri ihes egiteko modu bakarra.

Hemen biolentzia asko egon dira, biktima asko. Baina Estatuaren biolentziak jarraitu egiten du. Antxo Estatuaren biolentziaren biktima horietako bat dugu. Ez dugu biktima bakar bat gehiago ere nahi.

Hau dela eta, datorren ostiralean, martxoak 9, udaletxeko sarreran burutuko dugun elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

ESPETXE POLITIKA HILTZAILEA!!!

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!!

AGUR ETA OHORE ANTXO

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak