Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Elurtea dela eta aholkuak

Elurtea dela eta aholkuak

2018/02/01 10:55
Hauek Alkatetzatik jasotako aholkuak:
Elurtea dela eta aholkuak

KxKren irudia, 2010ean

Elurteak- aholkuak

Negualdian elurteak izateko egon daitezkeen aurreikuspenen aurrean –eta horien berri gertatuko direnean emango diegu herritarrei-, Alkatetza honek horrelako egoeretarako osatu den protokoloaren berri eman nahi du.

Bide nagusiak garbitzeko programa berezi bat ezarri da, herritarrek euren eguneroko bizimoduarekin normaltasunez jarrai dezaten. Udal zerbitzuko langileak eta kontratatutako kanpoko lantaldeak goizeko lehenengo orduan hasiko dira lanean eta zirkulazio-bide nagusiak garbituko dituzte, ibilgailuen zirkulaziorako elur gabe eta izotzik gabe eta erabilgarri egon daitezen.

Baina Udalaren ahalegin horri ezinbestekoa da herritarren laguntza gehitzea, etxebizitzetako atari pareko espaloiak eta garajeetarako sarbideak garbi mantendu daitezen. Guztion ahalegin horrezaz gain, hainbat aholku eman nahi nituzke:

- Espaloietatik kenduko den elurra bide bazterrean utziko da, isurbide publikoak libre utziz.

- Oinezkook espaloietatik edo elurra kenduta dagoen ibilbideetatik ibili behar dugu, kaleak gurutzatzean arreta jarriz eta elurretarako oinetako egokiak erabiliz.

- Ahal bada sartu autoak garajeetan.

- Ahal bada ez hartu ibilgailua eta hartu behar izanez gero, segurtasun-tarte egokia gorde eta arretaz zirkulatu.

- Bidaiaren bat egin behar baduzue, errepideen eta eguraldiaren egoeraren gaineko informazioa eskatu.

- Gatza behar izanez gero eskatu:

Udaletxean: 943 737030

Udaltzaingoan: 943 109662

 

Legazpin, 2018ko urtarrilaren 31n.

Alkatea: Koldobike Olabide Huelga

etiketak:
begibakarrekoazeria
begibakarrekoazeria dio:
2018/02/01 12:20
eskerrik asko , orain askoz lasaiago nago.

Oraingoan, negu hontako bi elurteetan izandako gestioa baina askoz hobea izango delaren sentsazioa daukat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak