Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eraso sexistak Urretxun

Eraso sexistak Urretxun

2016/01/26 16:05
Hona hemen Urola Garaiko Mankomunitatetik bidali diguten mezua, Urretxun izandako azken eraso sexisten aurrean. Legazpiko Udalak ere antolatutako ekintzetan parte-hartzeko deia egin du:

Oraingoan Urretxun gertatu da, baino Legazpin ere gertatu daiteke eta denok bat egin behar dugu eraso sexistaren aurka!

Manifestazioa: urtarrilaren 30an, larunbatean, 20:30ean Areizaga-Kalebarren Plazatik aterako da eta hiritarrak animatzen ditugu bertan parte hartzera.

Berdintasun Arloan antolatu dituen beste ekimenak ere hauek dira:

Hitzaldia “Indarkeri sexista,Nori dagokio (esku-hartzea)?Hizlaria: Maitena Monroy. Otsailaren 4an, 19.30tan, Urretxuko Kultur Etxean.

Bertan, modu indibidual zein kolektiboan, biolentzia sexistari nola aurre egin aztertuko da. Aurre egiten dioten emakumeak eta bere ingurunearentzat ahalduntzailea izan behar duen ikuspuntu batetik, gakoak eta zailtasunen inguruan hausnarketa egingo da (Kartela atxikitzen dugu).

Autodefentsa feminista tailerra: Otsailak 26 (16.00- 20.00) eta 27 (10.00-14.00), Zumarragako Jubilatuen etxean (Euskadi Plaza, 3).

Emakumeek biolentziari aurre egiteko estrategiak garatu eta tresna praktikoak landuko dira hemen.Honekin guztiarekin, beraien bizitzan zehar eman daitezkeen eraso sexistei aurre egiten ikastea du helburu tailer honek.(Kartela atxikitzen dizuet)

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak