Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Errigora saskiak iritsi dira

Errigora saskiak iritsi dira

2018/11/30 18:30
Arantxa okindegiaren eta Haztegi ikastolaren bitartez egin dira eskaerak. Arantxa okindegian eskatu zutenek bertan dituzte saskiak. Guztira, 55 saski eskatu dira Legazpin. Nafarroaren hegoaldeko euskara laguntzeko erabiliko da dirua.
Errigora saskiak iritsi dira

Berriaren azaroaren 6ko azala

Euskal Herri osoan, 13.000 saski eskaera jaso dira eta, honenbestez, beste 162.500€ bideratuko dira Nafarroa hegoaldean ahobizi eta belarriprest berriak sortzen jarraitzeko ahaleginera.

Honako mezua zabaldu die Errigorak saskia eskatu duten legazpiarrei:

Kaixo, euskaltzale,

Zure Errigora saskia Arantxa okindegian dago. Ahal baduzu, astearterako jaso.

Legazpin 55 saski erosi dituzue Nafarroaren hegoaldeko euskara laguntzeko. Biba zu!

Eskerrik asko

Errigora

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak