Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / ETB1eko serie berriak zergatik du "Brinkola" izena?

ETB1eko serie berriak zergatik du "Brinkola" izena?

2008/09/22 16:15
Urtarrilean hasiko da telesaila eta dezenteko jakin-mina sortu du gure herrian. Umorezkoa dela eta Telmo Esnalek, Asier Altunak eta Anjel Alkainek parte hartzen dutela baino ez da atera hedabideetan. Jakin-minari erantzuteko Anjel Alkainekin jarri gara harremanetan eta honakoa erantzun digu:

"Normala iruditzen zaidak zuen herrian jakinmina izatea baina jakintzak izena bakarrik erabiltzeko asmoa diagula, ez dik zerikusirik Brinkola auzoarekin. Umorezko serie bat egiteko asmoa dugu "Aupa Etxebeste" pelikularen zuzendariekin, Asier Altuna eta Telmo Esnalekin. Brinkola izena jarri diogu, alde batetik tren estazio batean kokatu dugulako seriea eta niretzat Brinkola nire haurtzaroko tren estazio mitikoa delako, Aizkorrira bidean, Otzaurten geratu aurretik, Brinkola estazioan geratzen huen beti trena eta ez zekiat ba... jende asko zegok Brinkolatik pasa dena eta inoiz geratu ez dena... misterio kutsua dik neretzat honek, eta bestetik, hitzak berak ,"Brinkola"-k, pisu handia dik. Ez duk besterik, ez diagu ezer grabatuko Brinkolan, ez da benetako Brinkola auzoarekin loturarik egongo, etzekiat, Zegama izan zitekeen baina... BRINKOLA izenak badik zerbait guretzat behintzat".

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak