Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Atzo goizekoak etiketadun albisteak

Petrikiloaren gurutzea jaioterrira

Petrikiloaren gurutzea jaioterrira

2012/07/06 16:11

Udanan zehar ibiltzeko ohitura duzuenok konturatuko zineten gurutze bat nabarmendu dela. Gaur, ostirala, kenduko dute.

Petrikiloaren gurutzea jaioterrira - Gehiago irakurri

Buen Pastor ikastetxearen historiari buruzko ikus-entzunezkoak

Buen Pastor ikastetxearen historiari buruzko ikus-entzunezkoak

2012/03/23 17:55

Lenbur Fundazioak deialdia luzatu nahi du Buen Pastor Ikastetxeari buruzko aspaldiko grabazioak biltzeko.

Buen Pastor ikastetxearen historiari buruzko ikus-entzunezkoak - Gehiago irakurri

Legazpiko argazki zaharren fototeka

2011/04/11 16:57

Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du eta honako oharra bidali digu:

Legazpiko argazki zaharren fototeka - Gehiago irakurri

Brinkola eta Telleriarteko emakumeak dantzan

Brinkola eta Telleriarteko emakumeak dantzan

2010/06/03 20:33

Brinkoa eta Telleriarteko eskolan ibilitako ikasleok, ekainaren 5ean bazkaria izango dugu Aitxuri jatetxean.

Brinkola eta Telleriarteko emakumeak dantzan - Gehiago irakurri

SAN JUAN AUZOAREN 50. URTEURRENA

2010/06/01 21:55

San Juan Auzoaren 50. urteurrena dela medio, datorren ekainaren 26an Domingo Agirre Ikastetxearen frontoian bazkari bat egingo da. Bazkarirako txartelak ekainaren 15a arte salgai egongo dira Lau-Bide, Zabaleta eta Gure-kabia tabernetan. Bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da. Halaber, argazki zaharrak jaso nahi ditugu egun horretarako. Beraz, eskertuko genizueke argazkiren bat izanez gero, 675705622 telefonora deitzea. Argazkien kopiak egingo dira eta originalak itzuli.

SAN JUAN AUZOAREN 50. URTEURRENA - Gehiago irakurri

Argazki zaharrak argazkien galerian

Argazki zaharrak argazkien galerian

2010/05/15 21:00

ZingiZangoren argazkien galerian argazki zaharren atala daukagu. Legazpiarrek bidalitako argazkiak sartu ditugu bertan. Azkena Gurutz Urzelaik bidali digu.

Argazki zaharrak argazkien galerian - Gehiago irakurri

73 urte betetzen dira Legazpi faxistek hartu zutela

73 urte betetzen dira Legazpi faxistek hartu zutela

2009/09/20 08:15

1936ko irailaren 20an faxistak Legazpin sartu ziren, heriotza, nahigabea eta samina eraginez. Espainiako armadaren babesean, diktadura eta izua ezarri zuten berrogei urtean. Zoritxarrez, haren aztarnak ez dira desagertu.

73 urte betetzen dira Legazpi faxistek hartu zutela - Gehiago irakurri

Atagoitiko sorginkeria

Atagoitiko sorginkeria

2009/07/23 21:20

Legazpin, Mikel Untzillak Hots aldizkarian ere halaxe erakutsi zigun, euskaraz idazteko tradizioa aspaldikoa da. Gerra madarikatuak garaiko hainbat aldizkaritan eskribitzen zuten legazpiar mordoxka baten ahaleginak zapuztu zituen. Hauen lanak, pazientzia pittin batekin eta bista hobearekin saiatu ezkero, hori bai, sarean ikusgai daude. Ale politak daude bertan. Argia aldizkarian urte batzuetan ia-ia astero argitaratzen zuten herriko kronika. 1929ko urriaren 10ekoa da Argizale gaitzizenaz sinaturikoa.

Atagoitiko sorginkeria - Gehiago irakurri

1940. urteko uztailaren hemezortzia

1940. urteko uztailaren hemezortzia

2009/07/18 18:59

Uztailaren hemezortzigarrena "jai handia" izan zen diktadurak iraun zuen 40 urtetan, faxisten altxamenduaren egun seinalatua izan zelako. Legazpiarrak ere ospatzera derrigortuta zeuden, a zer erremedio! Altxamenduaren 4. urteurrenean Patrizio Etxeberriak ("El capitán de la industria vasca", gerra garaian) lantegiko 800 langile Urbasara gonbidatu zituen.

1940. urteko uztailaren hemezortzia - Gehiago irakurri

Legazpiko argazki zahar gehiago sarean

Legazpiko argazki zahar gehiago sarean

2009/07/13 17:30

Gipuzkoako aldundiak sarean jarri ditu Indalecio Ojanguren eibartarraren funtseko argazkiak. Horien artean Legazpiko 47 argazki daude, 1915 eta 1957 urte bitartean ateratakoak. Tarteka tarteka argazki interesgarriak ere badaude: kale zaharreko Oiarbidenea eta Ibarrategi (Muruanea), General Mola kalea, Urtatzazar zaharra, Aizaleku tontorra, ikuspegi orokorrak...

Legazpiko argazki zahar gehiago sarean - Gehiago irakurri

Telleriarteko tropa jaietan

Telleriarteko tropa jaietan

2009/07/10 18:35

Argazki hau argazki zaharren karpetan jarri genuen gure galerian. Zein ziren ez genekiela genioen bertan eta izenak bidali dizkigu Gurutze Langarikak. Eskerrik asko Gurutzeri.

Telleriarteko tropa jaietan - Gehiago irakurri

Xamoraneko giroa

Xamoraneko giroa

2009/06/19 17:22

Azken aldera Patxinea izenez ezagutu bada ere, haren aurretik Xamoranea zen legazpiarrentzat. Izan ere, haren jabea Juan Bautista Gorosabel "Xamora" zen, Ormaiztegiko "Xamoran" jaiotako Jose Inazioren semea. Giro oneko taberna izan zen, beste hainbat bezala. Gorosabeldarren ondotik Patxi Plazaolak hartu zuen eta "BAR PATXI CAFE" bilakatu zen.

Xamoraneko giroa - Gehiago irakurri

MARIA BERASATEGI, AMONA SASIMEDIKUA

MARIA BERASATEGI, AMONA SASIMEDIKUA

2009/06/08 11:53

Maria 98 urte bete aurretxoan hil zen Legazpin ,Txintxoetxen, nahiz eta jaiotzez zegamarra zen, Axpuru baserrikoa, hain zuzen ere. Artean gaztea zela familia Araiara aldatu zen, Aratz barrenean dagoen paraje zoragarri batera, Basaitz baserrira, hain zuzen ere. Artikulu honek Ene bada aldizkarian ikusi zuen argia. Aita, Juan Mari, trikitilari, albokari, bibolin jole izandakoa...artista hutsa omen zuen. Mariak, berriz, bedarren gaineko jakituria haundia zuen, eta artikulu honetan gerra ostean Katalina Saenz de Arzamendirekin bizi izandako pasadizoak irakur genitzake. Oharra: Josu Alberdi herritarrak liburuska polit bat argitaratu zuen Hots aldizkarian Maria eta beste hainbaten aipatu jakituriaz baliatuta. Berrargitaratzea mereziko luke.

MARIA BERASATEGI, AMONA SASIMEDIKUA - Gehiago irakurri

Goiz-deiaren sustrai sakonak

Goiz-deiaren sustrai sakonak

2009/05/12 16:06

Goiz-deia txistulari taldea ez da halabeharrez sortutako taldea. Legazpiko historian errotutako “txanbolinen” ondorengoak dira, batetik, eta 1960. hamarkadan indarrez sortutako txistulari bandaren oinordekoak, bestetik. Begira dezagun pixka bat atzera.

Goiz-deiaren sustrai sakonak - Gehiago irakurri

Patrizioren errainua

Patrizioren errainua

2009/04/17 15:09

Paperak eta gordetzeko desastre hutsa naizen ezkero, tarteka liburu artean edo izkutatuta noizbehinka sorpresatxoren bat aurkitzen dut. Oraingoan ere antzeko zerbait gertatu zait, eta auskalo zein zoroaldian neronek idatzitako orri xahar bat topatu dut. Bakarren batendako interesgarria gerta liteke eta, berandu baino lehen, Zingizango honetan ezarrita gera dadila. Zin dagit hemendik aurrera neure buruari txukundade minimo bat exijituko diodala!

Patrizioren errainua - Gehiago irakurri

Santa Ageda bezpera Legazpin, 1950 inguruan

Santa Ageda bezpera Legazpin, 1950 inguruan

2009/02/02 19:04

Santa eskean irtetzeko ohitura aspaldikoa da Euskal Herrian, baita Legazpin ere. Joan den mendeko 50. hamarkadako argazki honetan Legazpiko koadrila ezagun bat ageri da, mutil gazteak umore onean koplari zebiltzaneko une batean. Urteak ez dira alperrik igaro: hauetariko batzuk aspaldi hil ziren, beste batzuk tente dabiltza oraindik...Ederra da, dena den, halako egun seinalatuan eurekin gogoratzea.

Santa Ageda bezpera Legazpin, 1950 inguruan - Gehiago irakurri

Artzaien bizimodue burnie baño gorragoa da, galtzairue bezelako gorra

Artzaien bizimodue burnie baño gorragoa da, galtzairue bezelako gorra

2009/01/18 19:10

ANDRES ZUFIRIA, ATAGOITTI, askok ezagutzen dute, nola Urbian hala Legazpin. Urte erdia goiko larreetan igarotzen du bere artaldearekin. Eguraldia makurtzen hasi orduko behera dator, Gabiriko Atagoiti baserrira, bere sortetxera, hain zuzen ere. Umore haundiko gizona da, zaldi edo astoren baten gainean umetako elbarritasunari aurre egiten jakin izan duena. Laskaolatzako bere saroia jende askoren bilgune da: harutza arrimatzen denari ez zaio faltako ardo tragoxka eta gaztai puska. Antigualeko ogibide baten azkenetarikoa dugu Andres, egungo artzantzaren modernitzatze logikoari uko egin, baina bereari tinko eta harro eusten diona.

Artzaien bizimodue burnie baño gorragoa da, galtzairue bezelako gorra - Gehiago irakurri

Bähr kazetari

Bähr kazetari

2008/12/16 17:30

Argia aldizkariaren aspaldiko ale digitalizatuetan altxor ederrak aurki daitezke. Hauxe da hauetariko bat. Udanako hizkuntzalariak kazetaritzari ere heldu ziola erakusten digu artikulu honek.

Bähr kazetari - Gehiago irakurri

Legazpiko ahotsak

Legazpiko ahotsak

2008/12/04 20:43

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da ahotsak.com proiektuaren helburu nagusia. Urte honetako apirilaren 16an aurkeztu zuten proiektua Bergarako udaletxean. Grabazio ugari jaso dira bertan, tartean, legazpiarrenak ere bai.

Legazpiko ahotsak - Gehiago irakurri

1927ko ehiztariak "putze baño arrogo"

1927ko ehiztariak "putze baño arrogo"

2008/11/01 17:15

1927ko udazkenean ARGIA aldizkarian argitaratutako Legazpiko kronikaren atala dugu honako hau. Urte asko pasatu badira ere, ehiztarien gorabeherak igualtsu!

1927ko ehiztariak "putze baño arrogo" - Gehiago irakurri

Gaiak