Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Dantza etiketadun albisteak

Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri

Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri

2018/01/15 17:00

Joan den larunbatean, urtarrilaren 13an, Legazpiko Latxartegi Aretoan jokatu ziren Haurren Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketen B saileko ligaxkako lehen Saioak. Kultura Sailak argazkiak eta kronika bidali dizkigu.

Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri - Gehiago irakurri

Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

2018/01/10 11:59

Larunbatean, 16:30ean, hasiko da Latxartegi Aretoan bi Txapelketa horietako B saileko dantzarien ligaxkako lehen saioa. Hauxe Kultura Sailaren oharra:

Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa - Gehiago irakurri

Korostik eskainita, Gabon Jaialdia

Korostik eskainita, Gabon Jaialdia

2017/12/20 14:31

Abenduaren 29an, “Amonaren istorioak, euskal usadioetan oinarrituak” ekitaldia eskainiko du Korostik, 18:30ean, Urbeltz Pilotalekuan.

Korostik eskainita, Gabon Jaialdia - Gehiago irakurri

Dantza modernoa Doinua Musika Eskolan

Dantza modernoa Doinua Musika Eskolan

2017/09/19 12:03

Danza Modernoa eskaintzeko asmoa du Doinua Musika Eskolak 2017-2018 ikasturtean. Hori dela eta erakustaldia izango da irailaren 23an, Latxartegin. Hauxe oharra:

Dantza modernoa Doinua Musika Eskolan - Gehiago irakurri

Sustraiak dantza-taldean izena emateko

Sustraiak dantza-taldean izena emateko

2017/08/30 13:10

Irailaren 6an eta 7an egin ahal izango da eta bost urtetik aurrerako herritarrentzat dago irekita. Hauxe oharra:

Sustraiak dantza-taldean izena emateko - Gehiago irakurri

UZTAKALE. Dantza Garaikidea: “Obrigada”, uztailak 13, osteguna.

UZTAKALE. Dantza Garaikidea: “Obrigada”, uztailak 13, osteguna.

2017/07/12 12:25

Azken urte honetan Legazpin bizi izan den dantzari profesionala dugu Arantza Iglesias. Hainbat konpainiatan aritu ondoren, Legazpiko Udalak espazio bat utzi zion bere bakarkako lana prestatu eta antolatzeko. Legazpin egindako lanaren emaitza aurkeztuko digu. 19:30ean Kale Nagusian (BBV inguruan) eguraldiak laguntzen badu, bestela Azokan.

UZTAKALE. Dantza Garaikidea: “Obrigada”, uztailak 13, osteguna. - Gehiago irakurri

Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketa

Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketa

2017/05/05 15:56

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketaren XXIII. edizioa izango da maiatzaren 13an. Hauxe Udalak pasatako informazioa:

Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketa - Gehiago irakurri

Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa gaur hasiko da.

Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa gaur hasiko da.

2017/03/07 17:55

Saioak astearte eta larunbatetan izango dira; hurrenez hurren, 20:15ean eta 17:00etan, Sustraiak Dantza taldearen egoitzan. Urteak dira Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalaren enkarguz, Larrain Dantza eta Kapela Dantza kaleratzen dituela Santikutz jaietan, dantzazaleak diren herritarren partaidetzarekin.Aurten ere, asmo bera dute, eta horretarako, doako ikastaro irekiak antolatu dituzte, interesa duten legazpiarrek bi dantza horiek ikas ditzaten.Dantzak ikasi nahi dituen orok ateak irekita izango ditu, eta egun horietakoren batean lokalera azaltzea besterik ez du izango.

Larrain Dantza eta Kapela Dantza ikastaroa gaur hasiko da. - Gehiago irakurri

Abenduak 3, larunbata Inauteri konpartsa herrikoirako entsegu hasiera.

Abenduak 3, larunbata Inauteri konpartsa herrikoirako entsegu hasiera.

2016/11/30 17:46

Arratsaldeko 5etan da lehen hitzordua, Sustraiak dantza taldearen lokalean. 2017ko otsailaren 26an kaleratuko da, eta Gipuzkoako Inauteriak izango dira egun horretan kalez kale ibiliko direnak. Entseguak, inauteri igandera bitarte, astearte eta larunbatetan izango dira, 20:15etan asteartez eta 17:00etan larunbatez. Animo.

Abenduak 3, larunbata Inauteri konpartsa herrikoirako entsegu hasiera. - Gehiago irakurri

Gaur 19:00etan Sustraiak Dantza taldean izena emandakoen bilera Kultur Etxean.

2016/09/20 15:52

Irailaren 7 eta 8an egin ziren hastear den ikasturte honetan Sustraiak dantza taldean aritu nahi dutenen izen emateak. Gaur, irailak 20, 19:00etan bilera egingo da Kultur Etxean ikasturtearen berri emateko: entsegu ordutegiak, ekintzak,... Izen emandako gazte, heldu eta haurren gurasoei dei egiten zaie bertara daitezen.

Gaur 19:00etan Sustraiak Dantza taldean izena emandakoen bilera Kultur Etxean. - Gehiago irakurri

Sustraiak Dantza taldearen emanaldia ekainaren 10ean

Sustraiak Dantza taldearen emanaldia ekainaren 10ean

2016/06/09 16:02

Ekainaren 10ean, ostirala, 22:00etan Latxartegi Aretoan, eskainiko du Sustraiak Dantza taldeak, "Tradizioa ala moda berria? Edo biak …" izenburupean prestatu duen jaialdia. Sarrera librea izango da tokia bete arte.

Sustraiak Dantza taldearen emanaldia ekainaren 10ean - Gehiago irakurri

Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa larunbatean Legazpin.

Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa larunbatean Legazpin.

2016/05/12 12:57

Maiatzaren 14an, 17:00etan hasiko da Txapelketa Latxartegi Aretoan. Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketaren XXII. edizioan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XVIII. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan lehenengo 15 postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira, horien artean Sustraiak Dantza taldeko 4 dantzari.

Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa larunbatean Legazpin. - Gehiago irakurri

Korrontzirekin Dantzan eta Dantzari Txiki Eguna asteburuan.

Korrontzirekin Dantzan eta Dantzari Txiki Eguna asteburuan.

2016/04/18 12:46

Korosti Dantza taldearen ekimenez datozkigu bi ekitaldi hauek. Apirilaren 23an, larunbata, 18:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan Korrontzirekin Dantzan ikuskizuna izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Apirilaren 24an, igandea, Dantzari Txiki Eguna izango da. Goizeko 11etatik aurrera dantzariek hartuko dituze Legazpiko kaleak.

Korrontzirekin Dantzan eta Dantzari Txiki Eguna asteburuan. - Gehiago irakurri

Dantza Jaialdia Latxartegi Aretoan, larunbatean 18:00etan.

Dantza Jaialdia Latxartegi Aretoan, larunbatean 18:00etan.

2016/04/14 12:14

Sustraiak Dantza taldeak sustaturik, taldeko haurrak izango dira protagonista, larunbatean, apirilaren 16an, 18:00etan Latxartegi Aretoan egingo den jaialdian. Urretxuko Lurra Dantza taldeko haurrak ere parte hartuko dute , Sustraiak dantza taldeko haurrekin batera.

Dantza Jaialdia Latxartegi Aretoan, larunbatean 18:00etan. - Gehiago irakurri

Gaur, martxoak 30, Kapela Dantza eta Larrain Dantza ikastaroa.

Gaur, martxoak 30, Kapela Dantza eta Larrain Dantza ikastaroa.

2016/03/30 13:26

Aste Santua zela eta, joan den asteko etenaren ondoren, gaur 20:15ean jarriko dira berriz ere martxan Kapela Dantza eta Larrain Dantza ikastaroa. Ikastaroko saioak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izaten dira Sustraiak Dantza taldearen lokalean.

Gaur, martxoak 30, Kapela Dantza eta Larrain Dantza ikastaroa. - Gehiago irakurri

Larrain dantza eta Kapela Dantza ikastaroa hastera doa.

Larrain dantza eta Kapela Dantza ikastaroa hastera doa.

2016/03/04 11:33

Maiatzeko jaietan egiten diren bi ekitaldi herrikoi horietan parte hartzeko ikastaroa, irekia eta doakoa, martxoaren 9an, asteazkena, 20:15ean hasiko da. Saioak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan izango dira, Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan.

Larrain dantza eta Kapela Dantza ikastaroa hastera doa. - Gehiago irakurri

Katerin Artola eta Mattin Etxebeste irabazle Legazpin jokatutako DantzaTxapelketetan.

Katerin Artola eta Mattin Etxebeste irabazle Legazpin jokatutako DantzaTxapelketetan.

2016/01/18 12:10

Urtarrilaren 16an, Latxartegi aretoan, Legazpiko XXII. Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta IV. Gazteen Soinu Zahar Txapelketako saioak jokatu ziren. Bi orduko ikuskizunaren ondoren Soinu Zaharrenen txapelketa Oiartzungo Katerin Artolak irabazi zuen, aldiz Aurresku txapelketa Oiartzungo Mattin Etxebestek.

Katerin Artola eta Mattin Etxebeste irabazle Legazpin jokatutako DantzaTxapelketetan. - Gehiago irakurri

Inauteri igandeko konpartsan parte hartzeko dantza ikastaroa azaroaren 10ean abitatuko da.

Inauteri igandeko konpartsan parte hartzeko dantza ikastaroa azaroaren 10ean abitatuko da.

2015/11/06 10:55

2016ko otsailaren 7an kaleratuko den "Luzaideko Inauteriak" Inauteri Konpartsan parte hartzeko dantza ikastaroa azaroaren 10ean, asteartea, hasikoa da 20:15etan Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan (Kultur Etxe ondoan). Saioak asteartetan izango dira 20:15etan eta larunbatetan 17:00etan. Adin guztietako herritarrein irekita dago. Anima zaitez eta parte hartu!!!!!!

Inauteri igandeko konpartsan parte hartzeko dantza ikastaroa azaroaren 10ean abitatuko da. - Gehiago irakurri

Sustraiak Dantza Taldean izen ematea

Sustraiak Dantza Taldean izen ematea

2015/09/07 17:51

Irailaren 9 eta 10ean arratsaldeko 18:30etatik 19:30etra egin ahal izango da Sustraiak Dantza taldearen egoitzan, taldekide izateko izen ematea. Gutxieneko adina 5 urte izango da baina ez dao gehiegizko adinik.

Sustraiak Dantza Taldean izen ematea - Gehiago irakurri

Dantza jaialdia larunbatean Latxartegi Aretoan

Dantza jaialdia larunbatean Latxartegi Aretoan

2015/06/18 17:11

Ekainaren 20an, larunbata, 18:00etan egingo du Sustraiak Dantza taldeak urteroko dantza jaialdia. Aurtengoan taldearen 40 urteak izango dira jaialdiaren ardatza. Ondoren doazkizue egitaraua eta jaialdiaren xehetasunak.

Dantza jaialdia larunbatean Latxartegi Aretoan - Gehiago irakurri

Gaiak