Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Haurrak etiketadun albisteak

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

2018/11/27 12:00

5:30etan abiatuko da Laubide kaletik. Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten egun bat aurrerago datorkigu, abenduaren 4an, asteartean. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Ibai Agirre, Olazabal Institutuko DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea. - Gehiago irakurri

Zutuberrak antzeslana urtarrilaren 20an, 18:00etan Latxartegi Aretoan.

Zutuberrak antzeslana urtarrilaren 20an, 18:00etan Latxartegi Aretoan.

2018/01/18 15:54

Abenduaren 2an, elurra zela medio, bertan behera geratu zen emanaldia, larunbatean iritsiko da Legazpira. Eidabe taldeak ZuTuberrak antzeslana taularatuko du 18:00etan Latxartegi Aretoan, 7-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendurik. Guraso, begirale, irakasle,... adin horretako gaztetxoekin aritzen diren helduak ere ongi etorriak izango dira.

Zutuberrak antzeslana urtarrilaren 20an, 18:00etan Latxartegi Aretoan. - Gehiago irakurri

Ipuin kontaketa udal liburutegian

Ipuin kontaketa udal liburutegian

2017/12/12 16:19

Ostiralean, abenduak 15, 18:00etan hasiko da 3-5 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa Udal Liburutegian. Izaskun Mujika izango dugu kontalaria. Garaiz iristea gomendatzen da, 18:00etan atea itxiko baita.

Ipuin kontaketa udal liburutegian - Gehiago irakurri

“Probatu eta gozatu” HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

“Probatu eta gozatu” HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

2017/11/28 15:59

Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz. Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.

“Probatu eta gozatu” HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena - Gehiago irakurri

Uztailaren 3an, astelehena, hasiko da haurren eskulan ikastaroa.

Uztailaren 3an, astelehena, hasiko da haurren eskulan ikastaroa.

2017/06/30 18:22

LH1, 2 eta 3ko haurrei zuzenduriko eskulan ikastaroan izen emandako neskato-mutikoek Irule Elkartearen egoitzan 10:00etan dute hitzordua.

Uztailaren 3an, astelehena, hasiko da haurren eskulan ikastaroa. - Gehiago irakurri

Uztaileko Haur eta Gaztetxoentzako eskulan ikastarorako izen emateko epea ekainaren 5ean irekiko da

Uztaileko Haur eta Gaztetxoentzako eskulan ikastarorako izen emateko epea ekainaren 5ean irekiko da

2017/06/01 13:04

Ekainaren 23ra arte egin ahal izango da Kultur Etxean uztailaren 3tik 28ra burutuko den ikastaro honetan parte hartzeko izen ematea. 12 plaza daude.Hona ikastaroen berri:

Uztaileko Haur eta Gaztetxoentzako eskulan ikastarorako izen emateko epea ekainaren 5ean irekiko da - Gehiago irakurri

Gaiak