Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Kirola etiketadun albisteak

Pilota eskolako neska-mutikoen banakako txapelketa. Finala.

Pilota eskolako neska-mutikoen banakako txapelketa. Finala.

2017/12/12 16:30

Ostiralean, abenduaren 15ean, 18:30ean hasiko dira Urbeltz Pilotalekuan, VII. Banakako Txapelketako finalak. Txapelketa honetan Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako neska-mutikoak aritu dira lehian. Kartelean duzue ostiraleko finalaren berri zehatza.

Pilota eskolako neska-mutikoen banakako txapelketa. Finala. - Gehiago irakurri

Pilota ostiral eta larunbatean Urbeltz Pilotalekuan.

Pilota ostiral eta larunbatean Urbeltz Pilotalekuan.

2017/11/30 16:13

Ostiralean, abenduak 1, 19:00etatik aurrera Pilota Eskolako federatuen lau partida izango dira, hiru banaka eta laugarrena binaka. Irudian duzue karteldegi osoa. Larunbatean berriz, 16:30etatik aurrera Pilota Eskolako neska-mutikoen banakako Txapelketako final erdiak jokatuko dira.

Pilota ostiral eta larunbatean Urbeltz Pilotalekuan. - Gehiago irakurri

Neska-mutikoen banakako txapelketako pilota partidak ostiralean

Neska-mutikoen banakako txapelketako pilota partidak ostiralean

2017/11/23 11:56

Azaroaren 24an, ostirala, Pilota eskolako federatuen partidarik ez dagoenez, eskolako neska-mutikoen banakako txapelketako partidak jokatuko dira Urbeltz Pilotalekuan 18:30etatik aurrera. Federatuek asteburuan jokatuko duten partida bakarra, Nagusiena, Getarian izango da, ostiralean 19:30ean. Neska-mutikoen txapelketako asteburuko saioak larunbatetan izaten badira ere, asteburu honetan aurreratu egin dira ostiralera. Jokatuko diren partiden berri izateko jarraitu irakurtzen.

Neska-mutikoen banakako txapelketako pilota partidak ostiralean - Gehiago irakurri

Pilota ostiralean eta larunbatean Urbeltz pilotalekuan.

Pilota ostiralean eta larunbatean Urbeltz pilotalekuan.

2017/11/15 16:16

Ostiralean, azaroak 17, 19:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa lehiatzen ari den 3. mailako Nagusien arteko partida: Legazpi: Telleria-Markotegi/Aurrera Tolosa. Txapelketa lehiatzen ari diren gainerako legazpiar pilotariak kanpoan dituzte partidak. Larunbatean, azaroak 18, 16:00etatik aurrera, pilota eskolako gaztetxoenen herriko txapelketako 3. jardunaldia jokatuko da.

Pilota ostiralean eta larunbatean Urbeltz pilotalekuan. - Gehiago irakurri

Hiru pilota partida ostiralean.

Hiru pilota partida ostiralean.

2017/11/08 17:59

Azaroaren 10ean, ostirala, 18:30etan hasiko den jaialdian, banakako 2 partida eta binakako bat izango dira, Urbeltz Pilotalekuan. Pilota Eskolako federatuen partidak hirurak ere. Kanpoan ez du inork jokatuko asteburu honetan. Partiden berri zehatza irudian aurkituko duzu.

Hiru pilota partida ostiralean. - Gehiago irakurri

Pilota Urbeltzen ostiral eta larunbatean

Pilota Urbeltzen ostiral eta larunbatean

2017/10/25 16:07

Gipuzkoako Txapelketetan lehiatzen ari diren, eta herrian jokatzea tokatzen zaien, legazpiar federatuen bi partidak, ostiralean, urriaren 27an izango dira 19:15ean hasita. Larunbat arratsaldean , urriaren 28an, hasiko da Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako txikienen banakako txapelketa. 34 neska-mutikok hartuko dute parte, aurrebenjamin, benjamin, eta alebinetako bi multzotan banatuta. Semifinalak abenduaren 2an eta finalak abenduaren 15ean izango dira.

Pilota Urbeltzen ostiral eta larunbatean - Gehiago irakurri

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura.

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura.

2017/10/18 13:05

Ostiralean, urriaren 20an, hiru partida izango dira 18:30ean hasita. Lehen biak banakakoak, eta hirugarrena binakakoa. Joan den asteko etenaren ondoren, Legazpiko Pilota Eskolako federatuak izango ditugu berriz ere protagonista, eta gainera asteburu honetatik aurrera, 2. urteko alebinak ere Gipuzkoako lehiaketan arituko dira, banaka. Karteldegi osoa ikusteko, jarraitu irakurtzen edo klikatu irudia.

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura. - Gehiago irakurri

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen.

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen.

2017/10/04 19:14

20:00etan hasiko den partidan, legazpiar bikoteak Alegiko Intxurre 4 bikotea izango du aurkari. Telleria-Markotegi bikotea, Gipuzkoako binakako txapelketa jokatzen ari da, Nagusien 3. mailan.

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen. - Gehiago irakurri

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan.

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan.

2017/09/26 18:04

19:30ean hasiko den partidan Garmendia-Santamaria legazpiar kadeteak Aretxabaletako bikotearen kontra lehiatuko dira Gipuzkoako binakako txapelketako sailkapen fasean. Ligaxkako 3. partida dute, eta orainarte bat galdu eta bestea irabazi egin dituzte.

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan. - Gehiago irakurri

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian

2017/09/20 18:45

Joan den asteburuan ekin zioten Legazpiko Gazteak Pilota eskolako Kadete eta Nagusiek Binakako Gipuzkoako lehiaketan lehiatzeari. Kadeteek etxean jokatu zuten eta Nagusiek kanpoan, eta bi bikoteek galdu zituzten euren partidak. Asteburu honetan izango dute 2. Jardunaldia, eta oraingoan nagusiak ikusi ahal izango ditugu Legazpin, ostiralean, irailaren 22an, 20:00etan Andoaingo Gazteleku klubeko bikotearen aurka.

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian - Gehiago irakurri

Pilota partida ostiralean Urbeltz Pilotalekuan.

Pilota partida ostiralean Urbeltz Pilotalekuan.

2017/05/31 12:08

19:00etan jokatuko du Markotegi legazpiarrak, jubeniletako 1. mailako lauterdiko mendebaldeko final zortzirenetako partida. Lauterdiko Gipuzkoako kanporaketara pasatu zen Ibarguren, joan den asteko partida galdu ondoren, txapelketatik kanpo geratu da. Argazkian duzue asteburuko karteldegi osoa.

Pilota partida ostiralean Urbeltz Pilotalekuan. - Gehiago irakurri

Josu Ibarguren Gipuzkoako lauterdiko kanporaketa faserako sailkatu da.

Josu Ibarguren Gipuzkoako lauterdiko kanporaketa faserako sailkatu da.

2017/05/24 17:57

Ostiralean, maiatzaren 26an, Lizartzako Pilotalekuan jokatuko du Tolosako Belokiren aurka, final hamaseirenetako partida. 19:00etan hasiko den jaialdiko 5.a izango da. Lehian ari ziren legazpiar pilotarien artean, berak bakarrik lortu du Gipuzkoa mailako kanporaketa faserako txartela. Gainerako pilotariek mendebaldeko kanporaketa faseak jokatuko dituzte.

Josu Ibarguren Gipuzkoako lauterdiko kanporaketa faserako sailkatu da. - Gehiago irakurri

Pilota jaialdia maiatzaren 12an Urbeltz Pilotalekuan.

Pilota jaialdia maiatzaren 12an Urbeltz Pilotalekuan.

2017/05/11 17:20

18:45ean hasiko den jaialdian, 6 partida ikusteko aukera izango dugu. Lehena binaka eta gainerakoak lau terdian. Herriko pilota eskolako federatuak arituko dira guztietan. Karteldegi osoa irudian duzue.

Pilota jaialdia maiatzaren 12an Urbeltz Pilotalekuan. - Gehiago irakurri

III. Korosti Bertikala mendi igoera aldaketekin dator

III. Korosti Bertikala mendi igoera aldaketekin dator

2017/04/06 09:48

Aurtengo Korosti Bertikala mendi igoera apirilaren 22an izango da eta aldaketak izango ditu aurreko bi urteetan izandakoekin alderatuta. Helburua, proba herrikoia izatea.

III. Korosti Bertikala mendi igoera aldaketekin dator - Gehiago irakurri

Pilota eskolako federatuak berriz lehian

Pilota eskolako federatuak berriz lehian

2017/04/05 18:53

Ostiralean, apirilak 7, 18:30etatik aurrera itzuliko dira Urbeltz pilotalekura, Legazpiko Gazteak pilota saileko federatuen partidak. Gaztetxoenak binakako udaberri txapelketa lehiatzen hasiak dira eta kadete, jubenil eta nagusiak berriz lauterdiko txapelketan hasi dira. Ostiralean 7 partida izango dira Legazpin eta egitarau osoa kartelean ikus dezakezue.

Pilota eskolako federatuak berriz lehian - Gehiago irakurri

Otsailaren 17an, ostirala, 22:00etan hasiko da XI. Binakako Pilota Txapelketa Herrikoia.

Otsailaren 17an, ostirala, 22:00etan hasiko da XI. Binakako Pilota Txapelketa Herrikoia.

2017/02/16 17:40

40 bikotek eman dute aurtengoan izena txapelketan eta ondorengo egunetan jokatuko da, ostiral gauetan eta igande arratsaldetan Urbeltz Pilotalekuan:  Ligaxkako partidak: otsailak 17-19  Ligaxkako partidak: martxoak 3-5  Ligaxkako partidak: martxoak 10-12  Ligaxkako partidak: martxoak 17-19  Final zortzirenak: Martxoak 24  Final laurdenak: apirilak 7  Final erdiak: apirilak 23  FINALA: Apirilak 29, larunbata. Maiatzeko Santikutz Jaietan.

Otsailaren 17an, ostirala, 22:00etan hasiko da XI. Binakako Pilota Txapelketa Herrikoia. - Gehiago irakurri

Pilota jaialdia Urbeltz Pilotalekuan

Pilota jaialdia Urbeltz Pilotalekuan

2017/02/10 12:14

Otsailaren 10ean, 19:00etan hasiko da eta hainbat txapelketatan dabiltzen legazpiko pilotarien bi partida izango dira. Legazpiko Gazteak Elkarteko astebururuko jardunaldi osoa ikusgai duzue kartelean.

Pilota jaialdia Urbeltz Pilotalekuan - Gehiago irakurri

Julen Ezamak Gipuzkoako Pilota Txapelketako Mendebaldeko finala jokauko du.

2016/12/22 15:25

2. urteko infantiletan, banaka, aritu da lehian, eta bihar, abenduak 23, Aretxabaletan 19:00etan hasiko den jailadian lehiatuko da Lazkaoko E. Goikoetxearen aurka.

Julen Ezamak Gipuzkoako Pilota Txapelketako Mendebaldeko finala jokauko du. - Gehiago irakurri

Pilota abenduaren 2an: Nagusiek finalaurrekoa jokatuko dute.

Pilota abenduaren 2an: Nagusiek finalaurrekoa jokatuko dute.

2016/11/30 17:54

Bi partida izango dira Urbeltz pilotalekuan ostiralean, abendauren 2an, 19:00etan hasiko den jaialdian. Lehen partidan Ibarguren eta Agirre 3. mailako legazpiar Nagusiak Orioko bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak Gipuzkoako binakako Txapelketako finalerdietan. Bigarren partidan, Infantiletako 1. urteko Segurola legazpiarrak Mendebaldeko Txapelketako kanporaketa jokatuko du: Legazpi 1 (Segurola, U) – Ormaiztegi 1.

Pilota abenduaren 2an: Nagusiek finalaurrekoa jokatuko dute. - Gehiago irakurri

Bi pilota partida ostiralean Urbeltzen.

Bi pilota partida ostiralean Urbeltzen.

2016/11/24 18:23

AZAROAK 25, OSTIRALA 18:45ean,URBELZ PILOTALEKUAN Infantilak 2. urtea: Legazpi 1(Valdivieso, U) – Lapke (Lazkao) Infantilak 1. Urtea: Legazpi 2 (Ballina, B) –Tolosa 6

Bi pilota partida ostiralean Urbeltzen. - Gehiago irakurri

Gaiak