Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Liburutegia etiketadun albisteak

Liburutegiko gogokoenak

Liburutegiko gogokoenak

2017/10/11 16:08

Udal liburutegiak kaleratu du "2017ko Gogokoenak" dokumentua, bertan jasotzen dira Liburutegiko erabiltzaileak azken urte honetan gogokoen izan dituzten dokumentuak: liburu, diska, aldizkari,…

Liburutegiko gogokoenak - Gehiago irakurri

Helduentzako irakurketa klub berria Legazpin: Irakurketa Erraza

Helduentzako irakurketa klub berria Legazpin: Irakurketa Erraza

2017/09/08 19:50

Irakurketa Erraza klubak irakurketa zehatzak lantzen ditu: irakurtzeko ohitura ez duten edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituzten pertsonentzako prestatuak.

Helduentzako irakurketa klub berria Legazpin: Irakurketa Erraza - Gehiago irakurri

Literatura solasaldiak Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleekin

Literatura solasaldiak Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleekin

2017/03/30 15:27

Astelehena apirilak 3an, Jasone Osoro idazlearekin literatura solasaldia izango dugu liburutegian. Bertara, batxillergoko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira 12etan bermuta liburuaz aritzeko. Asteartean, Jon Arretxe egilearen txanda izango da. DBHko ikasleak etorriko dira Beti iparralderantz liburuaz hitz aspertua izatera. Saioak goizean egingo dira.

Literatura solasaldiak Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleekin - Gehiago irakurri

Udako ordutegia Udal Liburutegian, ekainaren 13tik aurrera.

Udako ordutegia Udal Liburutegian, ekainaren 13tik aurrera.

2016/06/09 16:23

Datorren astelehenetik, ekainaren 13tik irailaren 2rarte, liburutegian udako ordutegia jartzen da indarrean. Horrela goizez, 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak eta arratsaldez itxita egongo da.

Udako ordutegia Udal Liburutegian, ekainaren 13tik aurrera. - Gehiago irakurri

Zorionak Uxue: liburuak erosteko 30 €ren irabazlea

Zorionak Uxue: liburuak erosteko 30 €ren irabazlea

2016/06/06 16:03

Maiatzaren 31n amaitu zen Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoa. Uxue Azarola izan da ekimen honen baitan egin den bigarren zozketaren irabazlea. Gainera parte hartu duten guztiek deskontu txartel bat jaso dute. Ekainaren 11ra arte erabili ahal izango dira txeke opariak edo deskontu txartelak Apatxo edo Hizkuntza liburu dendetan.

Zorionak Uxue: liburuak erosteko 30 €ren irabazlea - Gehiago irakurri

Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoak badu lehen saritua.

Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoak badu lehen saritua.

2016/05/06 13:21

Apirilaren 29an egin zen egitasmoan parte hartu dutene arteko zozketa Udal Liburutegian. Ekhi izan dugu liburuak erosteko 30€tako saria jaso duen lehena. Maiatzaren 31n egingo da bigarren zozketa.

Irakurri, gozatu, oparitu egitasmoak badu lehen saritua. - Gehiago irakurri

Ipuin Kontaketa Udal Liburutegian ostiralean, apirilaren 8an.

Ipuin Kontaketa Udal Liburutegian ostiralean, apirilaren 8an.

2016/04/07 11:41

Ostiralean, 3-5 urte bitarteko haurrak ipuin kontaketa saio batera gonbidatu nahi ditugu liburutegian. Kontalaria, Maite Franko izango da eta hitzordua arratsaldean izango da 18:00etan. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Ipuin Kontaketa Udal Liburutegian ostiralean, apirilaren 8an. - Gehiago irakurri

Gaur, apirilak 1, abiatuko da Irakurri, Oparitu, Gozatu egitasmoa.

Gaur, apirilak 1, abiatuko da Irakurri, Oparitu, Gozatu egitasmoa.

2016/04/01 13:08

Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko egitasmoaren 2016ko edizioa, hamargarrena izango da, baina lehen aldiz egingo da Legazpin, Udala, Udal Liburutegia eta herriko liburu-denden elkarlanaren ondorioz. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

Gaur, apirilak 1, abiatuko da Irakurri, Oparitu, Gozatu egitasmoa. - Gehiago irakurri

Ipuin kontaketa saioa Udal Liburutegian

Ipuin kontaketa saioa Udal Liburutegian

2016/02/29 16:20

Ostiralean, martxoak 4, 5 urtetik aurrerako haurrak ipuin kontaketa saio batera gonbidatu nahi ditugu liburutegian. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan da eta Oihana Etxegibel izango da kontalaria. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Ipuin kontaketa saioa Udal Liburutegian - Gehiago irakurri

Neguko Gida 2016 kaleratu du Udal Liburutegiak

Neguko Gida 2016 kaleratu du Udal Liburutegiak

2015/12/16 16:49

Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Neguko Gida 2016 irakur gida plazaratu du. Adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu. Gida laister etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Neguko Gida 2016 kaleratu du Udal Liburutegiak - Gehiago irakurri

Ipuin kontaketa Azaroaren 6an.

Ipuin kontaketa Azaroaren 6an.

2015/11/02 11:30

Ostiralean, 18:00etan, 5 urtetik aurrerako haurrak ipuin kontaketa saio batera gonbidatu nahi ditugu liburutegian. Oraingoan, kontalaria, marrazkilari batekin etorriko da ipuina kontatzen. Batek ahoz istorioak kontatzen dituen einean, besteak, koaderno haundi batean, ipuinen ilustrazioak egingo ditu. Hitzordua arratsaldean da eta Kontukantoi taldekoak izango dira kontalariak. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Ipuin kontaketa Azaroaren 6an. - Gehiago irakurri

Legazpiko Liburutegia: e-rakurleak

Legazpiko Liburutegia: e-rakurleak

2015/07/13 15:10

Legazpiko Liburutegia euskal literatura irakurtzen dutenen klub birtuala osatzeko proiektura batuko da. Euskal Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoak E-RAKURLEAK du izena eta 9 hilabeteko iraupena izango du.

Legazpiko Liburutegia: e-rakurleak - Gehiago irakurri

Biblioporrak Uda 2015

Biblioporrak Uda 2015

2015/06/19 09:15

Ez dago aitzakiarik uda honetan liburu on bat irakurri, diska bikain bat entzun edo eta filme interesgarri bat ikus ez dezazun.

Biblioporrak Uda 2015 - Gehiago irakurri

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian astelehenetik aurrera

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian astelehenetik aurrera

2015/06/10 18:01

Liburutegiak udako ordutegia izango du datorren ekainaren 15 tik irailaren 4erarte. Horrela goizez, 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak eta arratsaldez itxita egongo da. Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezke dokumentuak ordutegi honetatik kanpo.

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian astelehenetik aurrera - Gehiago irakurri

Konponketak Udal Liburutegian

2014/07/09 10:15

Bihar hasita, hainbat konponketa lan egingo dituzte Kultur Etxean. Zerbitzuak betiko moduan eskaintzen ahaleginduko dira, nahiz eta zenbait gune itxi edo aldatu behar izan.

Konponketak Udal Liburutegian - Gehiago irakurri

Ipuin kontaketa Ixabel Milletekin 3-5 urte bitarteko haurrentzat

Ipuin kontaketa Ixabel Milletekin 3-5 urte bitarteko haurrentzat

2014/04/03 12:35

Apirilean gaude jada, eta hilabete hau liburuaren hilabetea da. Hau dela eta Udal Liburutegian hainbat ekintza antolatu ditugu, eta horietako lehena, bihar ostirala, apirilak 4, eta 18:00etatik aurrera, Udal Liburutegira gerturatzen diren 3 eta 5 urte bitarteko haurrei, Ixabel Milletek eskeiniko dien ipuin kontaketa saioa izango da.

Ipuin kontaketa Ixabel Milletekin 3-5 urte bitarteko haurrentzat - Gehiago irakurri

Liburuaren hilabetea

2014/03/31 11:15

Liburuarekin lotutako hilabetea antolatu dute Legazpiko liburutegian. Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna hartu dituzte ardatz.

Liburuaren hilabetea - Gehiago irakurri

Liburutegiko gogokoenak

Liburutegiko gogokoenak

2013/11/07 12:31

Legazpiko Liburutegiak dokumentu xume bat argitaratu du non bertako erabiltzailek gehien irakurri, ikusi eta entzun dituzten dokumentuak agertzen diren.

Liburutegiko gogokoenak - Gehiago irakurri

Txikien gunea liburutegian, Txiki Txokoa

Txikien gunea liburutegian, Txiki Txokoa

2013/03/27 17:39

Gure liburutegian badugu 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako gelatxo bat. Askok ezagutzen dute, baino beste askori ez zaie oso ezaguna egingo, hau dela eta jarraian duzuen informazioa eta bideoa begiratzera gonbidatzen zaituztegu.

Txikien gunea liburutegian, Txiki Txokoa - Gehiago irakurri

Gaiak