Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Mendi-irteera etiketadun albisteak

Zegamara bide zaharretatik

Zegamara bide zaharretatik

2016/04/05 21:05

Apirilaren 10ean, igandean, mendi ibilaldia antolatu dute Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek Zegamara. Brinkolatik Oazurtzera, handik Zegamara inguru hauetatik igaroko dira: Aztibai, Zumizti, Gorosporta, Arrieta eta Altziturri. 12 bat kilometroko ibilbidea izango da. Irteera Izadi-Zaleak parean goizeko 8:30ean.

Zegamara bide zaharretatik - Gehiago irakurri

Erromesen ibilbideari jarraiki

Erromesen ibilbideari jarraiki

2015/10/14 11:30

Iaz hasitako ekimenari jarraipena emango diogu asteburu honetan. Erromesen ibilbidea etapaka burutzen gabiltza Izadi Zaleak elkartean eta asteburu honetan Iranzutik Ganuzarako tarteaz gozatzeko aukera izango dugu.

Erromesen ibilbideari jarraiki - Gehiago irakurri

Ekitaldi berria, mendi irteera berriak

Ekitaldi berria, mendi irteera berriak

2015/10/06 10:15

Eman dio hasiera Izadi zaleak elkarteak ekitaldi berriari. Aurrekoan Picos de Europako irteera ekarri genuen hona, eta oraingoan gure txikientzako pentsaturiko lehen irteerari buruzko informazioa duzue irakurgai.

Ekitaldi berria, mendi irteera berriak - Gehiago irakurri

Picos de Europara irteera

Picos de Europara irteera

2015/09/23 11:55

Urriaren 3 eta 4an Picos de Europako mendiez gozatzeko aukera Izadi Zaleak elkartearen eskutik.

Picos de Europara irteera - Gehiago irakurri

Lau eguneko kanpaldia Izadi Zaleakekin

Lau eguneko kanpaldia Izadi Zaleakekin

2015/06/04 10:21

Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an Palentziako Salcedillo herrian antolatu du kanpaldia Izadi Zaleak elkarteak. Aukera ugari izango ditugu 1.200 metrotara dagoen herritxo honetan: mendi irteerak, jolasak, turismo pixkat... dena umore izugarrian eta zerbitzu zoragarriaz.

Lau eguneko kanpaldia Izadi Zaleakekin - Gehiago irakurri

Erromes bidearen III. zatia

Erromes bidearen III. zatia

2015/03/24 23:45

Igande honetan Erromes bidearen III. zatiaz gozatzeko aukera izango dugu Izadi Zaleak mendi elkartearen eskutik. Lizarragatik Iranzura Nafarroako bazter ederrez gozatzeko aukera paregabea.

Erromes bidearen III. zatia - Gehiago irakurri

Udaberriko mendi irteera

Udaberriko mendi irteera

2014/03/25 07:55

Larunbaterako udaberriko mendi-irteera antolatu da. Antolatzaileek kartela bidali digute.

Udaberriko mendi irteera - Gehiago irakurri

Izadi Zaleak: azaroaren 10ean Urbiara

Izadi Zaleak: azaroaren 10ean Urbiara

2013/11/06 18:55

Izadi Zaleak mendi elkarteak azaroaren 10erako Urbia aldean haurrentzako ibilaldia antolatu du.

Izadi Zaleak: azaroaren 10ean Urbiara - Gehiago irakurri

Mikel Oskozi omenaldia

Mikel Oskozi omenaldia

2013/09/19 08:00

Aitor Casadok eta Errikarte Agirrek Mikel Oskozen omenaldia jaso zuten euren argazkietan.

Mikel Oskozi omenaldia - Gehiago irakurri

Oamendiko altxor ezkutuak

Oamendiko altxor ezkutuak

2013/05/09 18:49

Datorren domekarako ibilaldi gidatua antolatu dute Izadi Zaleak eta Burdinola elkarteek elkarlanean. Oamendira joango dira eta ibilbidean zehar bertako "altxorrak" erakutsiko dituzte: Oako leizea, Arrobiko etxola ezkutua, mugarri-jarlekua eta abar.

Oamendiko altxor ezkutuak - Gehiago irakurri

Aizkorpeko bideetan barrena

Aizkorpeko bideetan barrena

2012/05/16 23:30

Aitor Casado argazkilari amateurrak beste bilduma bat eskegi du berak kudeatzen duen Mendian Gora izeneko blogean. Oraingoan, joan den zapatuan, Izadi-Zaleak eta Burdinolak, elkarlanean, antolatutako ibilaldia hartu du oinarri eta "Aizkorpeko mandabide eta ubidea" izena jarri dio. Erreportaje guztiak bezala, hau ere gusto handiz egina.

Aizkorpeko bideetan barrena - Gehiago irakurri

Aizkorpeko ubidea ezagutzeko txangoa

Aizkorpeko ubidea ezagutzeko txangoa

2012/05/08 09:09

Iganderako, maiatzak 13, mendi ibilaldia antolatu dute Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek. Zegamako apeadero zaharretik abiatuta Aizkorpeko mandabide eta ubidean ibiliko dira. Naturaz eta kultur ondareaz gozatzeko aukera bikaina eskainiko digute.

Aizkorpeko ubidea ezagutzeko txangoa - Gehiago irakurri

Formigalera Izadi-Zaleak elkartearekin

Formigalera Izadi-Zaleak elkartearekin

2012/01/21 20:18

Legazpiko mendizale elkarteak, urtero bezala, elurretara joateko autobusa eta egonaldia antolatu ditu. Aurten Formigalera joango dira, otsailaren 25ean eta 26an. Izen emateak, berriz, otsailaren 16a bitartean egin beharko dira, Izadi-Zaleak-en egoitzan, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko zazpietatik zortzietara.

Formigalera Izadi-Zaleak elkartearekin - Gehiago irakurri

MENDI-IRTEERA DIBULGATZAILEA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN ESKUTIK

MENDI-IRTEERA DIBULGATZAILEA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN ESKUTIK

2011/05/10 16:14

Aranzadi Zientzia elkarteak Legazpiko natura-ingurunearen inbentarioa bukatuko du laster. Inbentario hori Legazpiko Udaleko Agenda 21 departamentuak eskatuta egin da.

MENDI-IRTEERA DIBULGATZAILEA ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREN ESKUTIK - Gehiago irakurri

Mutiloa ezagutzeko ibilaldia, otsailaren 6an

Mutiloa ezagutzeko ibilaldia, otsailaren 6an

2011/01/30 10:13

Datorren igandean, otsailak 6, oinezko ibilaldia antolatu dute Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek. Ekintza batean bi helburu bete nahi dituzte: goiz ederra pasatzea eta gure ondoko udalerriaren parajeak ezagutzea.

Mutiloa ezagutzeko ibilaldia, otsailaren 6an - Gehiago irakurri

Legazpiko mendirik garaienera urtea amaitzeko

Legazpiko mendirik garaienera urtea amaitzeko

2011/01/05 06:19

ZingiZangon bertan iragarri bezala Legazpiko talde batek, gutxienez, Burnikurutz edo Andraitz, aukeratu zuen 2010eko azken ibilaldia egiteko. Mendi dotorea, Aizkorriko Kurutzaren inbidiarik ez duena eta, gainera, geure herrian.

Legazpiko mendirik garaienera urtea amaitzeko - Gehiago irakurri

Gabon Zahar egunean Burnikurutzera

Gabon Zahar egunean Burnikurutzera

2010/12/19 20:34

Aizkorrin Barrena ibilaldia antolatzen duten taldeek aurtengo gabonzahar egunean, abenduaren 31n, Legazpiko mendirik altuenera igotzea proposatzen dute: Burnikurutz edo Andraitzera. Hau da proposatzen duten ibilbidea: Barrendiola, Tubobidea, Intzuntzaeta, Andraitz, Burnikurutz. Talde handi bat dagoeneko joango da.

Gabon Zahar egunean Burnikurutzera - Gehiago irakurri

Gaiak