Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

Pilota etiketadun albisteak

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura.

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura.

2017/10/18 13:05

Ostiralean, urriaren 20an, hiru partida izango dira 18:30ean hasita. Lehen biak banakakoak, eta hirugarrena binakakoa. Joan den asteko etenaren ondoren, Legazpiko Pilota Eskolako federatuak izango ditugu berriz ere protagonista, eta gainera asteburu honetatik aurrera, 2. urteko alebinak ere Gipuzkoako lehiaketan arituko dira, banaka. Karteldegi osoa ikusteko, jarraitu irakurtzen edo klikatu irudia.

Pilota partidak itzuliko dira Urbeltz pilotalekura. - Gehiago irakurri

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen.

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen.

2017/10/04 19:14

20:00etan hasiko den partidan, legazpiar bikoteak Alegiko Intxurre 4 bikotea izango du aurkari. Telleria-Markotegi bikotea, Gipuzkoako binakako txapelketa jokatzen ari da, Nagusien 3. mailan.

Telleria-Markotegi bikotea pilotan ostiralean Urbeltzen. - Gehiago irakurri

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan.

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan.

2017/09/26 18:04

19:30ean hasiko den partidan Garmendia-Santamaria legazpiar kadeteak Aretxabaletako bikotearen kontra lehiatuko dira Gipuzkoako binakako txapelketako sailkapen fasean. Ligaxkako 3. partida dute, eta orainarte bat galdu eta bestea irabazi egin dituzte.

Ostiralean Pilota Urbeltz pilotalekuan. - Gehiago irakurri

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian

2017/09/20 18:45

Joan den asteburuan ekin zioten Legazpiko Gazteak Pilota eskolako Kadete eta Nagusiek Binakako Gipuzkoako lehiaketan lehiatzeari. Kadeteek etxean jokatu zuten eta Nagusiek kanpoan, eta bi bikoteek galdu zituzten euren partidak. Asteburu honetan izango dute 2. Jardunaldia, eta oraingoan nagusiak ikusi ahal izango ditugu Legazpin, ostiralean, irailaren 22an, 20:00etan Andoaingo Gazteleku klubeko bikotearen aurka.

Pilota Eskolako Federatuak hasi dira lehian - Gehiago irakurri

Gaiak