Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

auzo-lana etiketadun albisteak

Aizalekuko nebera industen hasi dira

Aizalekuko nebera industen hasi dira

2017/07/06 06:35

Uztailaren lehen astean Angel Martinez arkeologo legazpiarra Aizalekuko nebera edo elurzuloa azaleratzen hasi da eta lan horretan jarraituko du hurrengo asteetan. Burdinola elkarteak berari laguntzeko talde bat osatu nahi du.

Aizalekuko nebera industen hasi dira - Gehiago irakurri

Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du

Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du

2009/09/20 07:13

Zapatu goiz osoan zehar Brinkolako Armuño mendiko bidezidorrak garbitzen eta zabaltzen jardun zuen mendi martxako "brigadak". Arriurdin, Izadi Zaleak, Burdinola eta Legazpiko Gaztetxeko kideak bertan izan ziren, egindako deiari zintzo erantzunez. Oraintxe da aukera ederra inguru zoragarri horiek ezagutzeko.

Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du - Gehiago irakurri

San Migel ermitako aitorleku zaharra berritu dute

San Migel ermitako aitorleku zaharra berritu dute

2008/07/22 16:01

Legazpiko Apatso baserrira ezkondutako Felix Pinillos nafarrak San Migel ermitako aitorleku zaharra konpondu eta birgaitu du, Burdinola Elkartearen eskariz.

San Migel ermitako aitorleku zaharra berritu dute - Gehiago irakurri

Zuhaitz Egun jendetsua Ardanbidetan

Zuhaitz Egun jendetsua Ardanbidetan

2008/02/17 13:41

Igande goizean sekulako tropa bildu gara Ardanbidetako aterpe aurrean Zuhaitz Egunean parte hartzeko. Haize hotz eta zakarra bazebilen ere, jendea ez da kikildu, hamaiketakoagatik beharbada... Zortea lagun, pagoak eta lizarrak aldatu diren mendi-hegalean ez gaitu haizeak zigortu eta lanak lasai egiteko moduan izan gara.

Zuhaitz Egun jendetsua Ardanbidetan - Gehiago irakurri

Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean

Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean

2008/02/16 19:40

Otsailaren 16ko goizean Burdinola elkarteko bost kide auzo-lanean aritu dira Udanatik Oñati aldera doan errege-bide zaharrean. Izan ere, otsailaren 24an Burdinola eta Izadi-Zaleak elkarteek ibilaldia antolatu dute Legazpitik Oñatira, haurrekin egiteko, eta bidea garbitu baten premian zegoen.

Burdinola elkarteko kideak auzo-lanean - Gehiago irakurri

Gaiak