Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

bertsolaritza etiketadun albisteak

Bertso-saioa Latxartegin, azaroaren 29an

Bertso-saioa Latxartegin, azaroaren 29an

2013/11/04 08:25

Azaraoren 29rako, Latxartegin, bertso saioa antolatu dute bertso-olariek eta Udalak.

Bertso-saioa Latxartegin, azaroaren 29an - Gehiago irakurri

Giro bikaina Urbeltzen

Giro bikaina Urbeltzen

2013/10/21 10:35

Euskal Herriko txapelketako kanporaketa entzuteko lepo bete zen Urbeltz. Tartean, gutxienez 150 bat legazpiar ere izan ziren, nahiz eta askok ezin izan zuten sarrera lortu.

Giro bikaina Urbeltzen - Gehiago irakurri

Txapelketa Nagusiko kanporaketa Legazpin

2013/10/11 16:47

Urriaren 19an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa egingo da Legazpin. Urbeltz Pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera

Txapelketa Nagusiko kanporaketa Legazpin - Gehiago irakurri

Bertso eskolak: 2013-2014 ikasturtea

Bertso eskolak: 2013-2014 ikasturtea

2013/09/26 11:08

Legazpiko Bertso-Olariek urriaren 4an ekingo diote aurtengo ikasturteari. 18:00etan, Itxaropenen daukaten lokalean elkartuko dira eta ordutegiak eta taldeak adostuko dituzte. Haur eta heldu, guztiei egin diete bertara joateko deia.

Bertso eskolak: 2013-2014 ikasturtea - Gehiago irakurri

Agin Laburu eta Aitzol Barandiaran Agorreko Santikutzetan

Agin Laburu eta Aitzol Barandiaran Agorreko Santikutzetan

2013/09/03 09:57

Legazpiko Bertso-Olariek antolatuta, agorraren 13an, Agin Laburu eta Aitzol Barandiaran bertsolariak izango dira Kale Zaharrean kantari, 20:00etan. Bidali diguten kartelean daukazue informazioa.

Agin Laburu eta Aitzol Barandiaran Agorreko Santikutzetan - Gehiago irakurri

Iñaki eta Bittor, sasoi betean

Iñaki eta Bittor, sasoi betean

2013/06/17 09:51

Urteak dira Iñaki Azarola eta Bittor Agirre bertsolari beteranoek Zalduondon saioa egiten dutela, Euxebio Igartzabal gabiriarrarekin batera. Zapatu honetan ere bertan izango dira, Arabako bertsolari gazteekin batera. Ikus kartelean.

Iñaki eta Bittor, sasoi betean - Gehiago irakurri

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan

2013/06/03 09:35

Legazpiarrek bat-batean eta idatzizkoan hartu dute parte Gipuzkoako eskola arteko txapelketan. Joan den ostiralean jokatu zen finala Tolosako Leidorren. Ane Beloki legazpiarrak kantatu zuen bertan Goierriko taldean. Idatzizkoan aipamena ere lortu zuen.

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan - Gehiago irakurri

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan

2013/05/24 18:33

Joan den ostiralean Legazpiko bat-bateko taldeak kantatu zuen Arrasaten. Aste honetan, berriz, idatzizko txapelketan parte hartu dute hamasei legazpiarrek eta Ane belokik bat-batekoan. Aneren taldea, gainera, datorren ostiralean, Tolosan, jokatuko den finalerako sailakatu da.

Legazpiarrak eskola arteko txapelketan - Gehiago irakurri

Gazteak eskola arteko txapelketan

Gazteak eskola arteko txapelketan

2013/05/17 19:32

Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko txapelketan, Arrasateko kanporaketan.

Gazteak eskola arteko txapelketan - Gehiago irakurri

Bigarren eskuko kirol materialen azoka

Bigarren eskuko kirol materialen azoka

2013/05/17 19:25

Legazpi Zero Zabor taldeak eta Urola Triatloi Klubak antolatu dute kirol materialen bigarren eskuko azoka. Ekainaren 1ean izango da Azoka plazan, 11:00etatik 13:30era. Materiala 10:00etatik aurrera jasoko da egunean bertan.

Bigarren eskuko kirol materialen azoka - Gehiago irakurri

Ane Belokirentzat Bertsomoviedako gazteen saria

Ane Belokirentzat Bertsomoviedako gazteen saria

2013/04/08 16:55

Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 12an, ostiralarekin, Beasaingo Igartza jauregian izango da, iluntzeko 19:00etan. Zorionak Ane!

Ane Belokirentzat Bertsomoviedako gazteen saria - Gehiago irakurri

Ez da kasualitatea

Ez da kasualitatea

2013/03/24 10:31

Martxoaren 8a ospatzeko, joan den ostiralean, "Ez da kasualitatea" bertso saioa egin zen Ezkio-Itsasoko Igartubeitin. Aurretik, Legazpiko bertso eskolako neskek eurek egindako bertsoak kantatu zituzten. Hona ekarri dugu bideoa:

Ez da kasualitatea - Gehiago irakurri

Bertsomoviedan legazpiarrak

Bertsomoviedan legazpiarrak

2013/03/21 17:34

Beasaingo Arrano elkartean antolatuta, bertsomovieda lehiaketa martxan da eta legazpiarrek ere parte hartu dute. Ane Belokiren bideoa ekarri dugu hona.

Bertsomoviedan legazpiarrak - Gehiago irakurri

Legazpiar gazteak Bertsomoviedan

Legazpiar gazteak Bertsomoviedan

2013/03/15 15:42

Beasaingo Arrano elkarteak antolatutako Bertsomovieda lehiaketarako bideoak egin dituzte Legazpiko gazteek. Eneko Beretxinaga soraluzearrak bertsolaritzari buruzko eskolak ematen ditu herriko ikastetxeetan eta eskola horietako lana da. Hona hemen bideoak:

Legazpiar gazteak Bertsomoviedan - Gehiago irakurri

Bertso-afaritarako sarrera gehientsuenak salduta

Bertso-afaritarako sarrera gehientsuenak salduta

2013/02/12 11:28

Gaur arratsaldean, Katilluko eta Ogiberriko sarrera hondarrak Laubidera igoko dituztela jakinarazi dute Legazpiko Bertso-Olariek. Sarrera gehienak salduta daude. Gaurkoa da sarrerak hartzeko azkeneko eguna.

Bertso-afaritarako sarrera gehientsuenak salduta - Gehiago irakurri

Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio, otsailaren 15ean

Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio, otsailaren 15ean

2013/01/20 11:54

Legazpiko Bertso-Olariek antolatuta, aurten ere, bertso-afaria egingo da Laubide jatetxean, otsailaren 15ean. Korrika Kulturalaren egitarauko ekitaldia izango da eta Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio izango dira bertsolariak.

Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio, otsailaren 15ean - Gehiago irakurri

Puntako bertsolariak azaroaren 9an

Puntako bertsolariak azaroaren 9an

2012/10/23 10:05

Legazpiko Bertso-Olariek azaroaren 9rako antolatu duten bertso saioaren berri bidali digute. Latxartegin, 22:00etan hasiko da saioa eta Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Amaia Agirre etorriko dira.

Puntako bertsolariak azaroaren 9an - Gehiago irakurri

Bertso eskolen ordutegiak

Bertso eskolen ordutegiak

2012/10/05 17:41

Legazpiko Bertso-olariek bertso eskolen ordutegiak bidali dizkigute. Hona hemen:

Bertso eskolen ordutegiak - Gehiago irakurri

Bertso eskolak abian

Bertso eskolak abian

2012/09/27 12:29

2012-2013 ikasturterako bertso eskolak urriaren 5ean hasiko dira. Gaztetxo eta heldu 17:00etan elkartuko dira ordutegiak adosteko. Legazpiko Bertso Olariek bertsozale guztiei egin nahi diete deia.

Bertso eskolak abian - Gehiago irakurri

Gaiak