Hemen zaude: Hasiera / Albisteak

ibilaldia etiketadun albisteak

Eskiulara ZingiZangorekin

Eskiulara ZingiZangorekin

2013/03/17 11:29

ZingiZango elkarteak plazerrezko egunpasa antolatu du apirilaren 20rako, zapatua. Egun horretan Eskiula, Oloroe eta Maule bisitatuko ditugu Philippe Etxegorri ikerlaria lagun dugula. Aukera bikaina Euskal Herriko ekialdeko muturra bertatik ezagutzeko.

Eskiulara ZingiZangorekin - Gehiago irakurri

XVI. mendeko ihesa gogoraraziko duen ibilaldia

XVI. mendeko ihesa gogoraraziko duen ibilaldia

2012/10/10 19:09

Jose Antonio Azpiazu ikerlari legazpiarra buru dela, kultur-ibilaldia egingo da urriaren 20an Debabarrena eskualdera. Bertan "Historia de un rapto" elaberri historikoan aipatzen diren eraikin eta lekuak bisitatuko dira eta, bide batez, XVI. mendeari begira jartzeko aukera ezin hobea eskainiko. Burdinola elkartea da jarduera horren eragilea.

XVI. mendeko ihesa gogoraraziko duen ibilaldia - Gehiago irakurri

Iparraldera Burdinola elkartearekin

Iparraldera Burdinola elkartearekin

2012/04/30 21:03

Maiatzaren 19a, zapatua, aukeratu dute Burdinola elkarteko kideek urteroko kultur ibilaldia egiteko. Aurten, Nafarroa Beherea bixitatuko dute: Oztibarre eskualdea, hain zuzen. Bertako gidariak izango dituzte lagun.

Iparraldera Burdinola elkartearekin - Gehiago irakurri

KxKMendianGoraren lehen urtea

KxKMendianGoraren lehen urtea

2011/11/01 12:29

Kaxkarinhoren blogak urtebete egin duela eta, bere jarraitzaileei eta lagunei omenaldia egin nahi izan die Aitor Casadok. Honela dio berak:

KxKMendianGoraren lehen urtea - Gehiago irakurri

Ze polita den elurra jaietan!

Ze polita den elurra jaietan!

2010/01/11 18:43

Gozatu ederra hartu genuen askok atzoko egunez. Izan ere, ostiral eta zapatuan edurre malo-malo bota ondoren, oskarbi esnatu zen domeka goiza. Piriniotako eski estazioetan bezala, edo hobeto, edurre ate aurrean baitzegoen, eta gainera lanera joan beharrik ez... askok behintzat. Aitor Casado legazpiarrak ere ez zuen aukera pasatzen utzi eta erreportaje dotorea utzi digu.

Ze polita den elurra jaietan! - Gehiago irakurri

Arantzazuko erromesaldiko argazkiak

Arantzazuko erromesaldiko argazkiak

2009/09/15 21:49

Luis Mari Muruak erromesaldiko argazkiak bidali dizkigu. Paulo Ormazabalek eta Jon Erramun Uribetxeberriak utzitako argazkiak dira.

Arantzazuko erromesaldiko argazkiak - Gehiago irakurri

Legazpi - Antzuola Mendi Irteera

2009/02/11 10:59

Izadi Zaleak antolatuta haur eta helduentzako mendi irteera izango da Igandean

Legazpi - Antzuola Mendi Irteera - Gehiago irakurri

UDAZKENEKO KOLOREAK

UDAZKENEKO KOLOREAK

2008/11/10 22:05

Ez dago Iparraldera edo Baztanera joan behar nahitaez udazkeneko paisaiez eta koloreez gozatzeko. Ber-bertan ere bazter liluragarriak ditugu, kilometro eskasetara. Eta joan den asteburuan bezalako giro epel eta eguzkitsuarekin, zer esanik ez!!

UDAZKENEKO KOLOREAK - Gehiago irakurri

Kristinos leizeko kronika

Kristinos leizeko kronika

2008/10/20 06:16

Izadi-Zaleak elkarteak ibilaldi ahaztezina egin du urriaren 19ko igandean Aranaratxetik (Amezkoa) gora dagoen Kristinos leizea bisitatzeko. Mendizale txikienentzako zegoen antolatuta eta horiek ez dute hutsik egin. Izan ere, legazpiarrez betetako bi autobus abiatu ziren paraje horietara.

Kristinos leizeko kronika - Gehiago irakurri

Andraitz

Andraitz

2008/10/17 17:50

Zeri erantzunez ez dakigu baina ZingiZangozale batek beheko argazki eta mezua bidali dizkigu. Eskertuko genioke erantzunetan zergatia argitzea: "Hona hemen benetako Andraitz:"

Andraitz - Gehiago irakurri

Burdinolarekin Karrantzara

Burdinolarekin Karrantzara

2008/09/24 15:40

Burdinola elkarteak ibilaldia antolatu du urriaren 18rako. Karrantzara joango dira eta, bertan, Pozalaguako leizeak, Biañezko elizaren erretaula eta Covalanaseko aurrehistoriako margoak ikusiko dituzte lagun giroan.

Burdinolarekin Karrantzara - Gehiago irakurri

Kiputzen bidetik Oñatira

Kiputzen bidetik Oñatira

2008/02/23 08:33

Otsailaren 24an ibilaldia antolatu dute Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek Legazpitik Oñatira oinez joateko eta antzinako errege-bidea ezagutarazteko. Irteera goizeko 8etan izango da anbulatorio pareko plazatxotik eta itzulera autobusez egingo da.

Kiputzen bidetik Oñatira - Gehiago irakurri

Gaiak