Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskal Encounter bileraren 25. edizioa

Euskal Encounter bileraren 25. edizioa

2017/07/20 11:35
Euskal Encounter bileraren sorrerak lotura du Legazpirekin. Hauxe Udalak bidalitako oharra:
Euskal Encounter bileraren 25. edizioa

(Legazpiko Udala)

Urretxun ospatu zen lehen aldiz orain dela 25 urte eta hurrengo urtean Legazpin ospatu zen.

Datorren uztailaren 22an Euskal Encounter bileraren 25. edizioa inauguratuko da. Bilerak lotura zuzena du Legazpirekin, hemen ospatu baitzen orduan Euskal Amiga Party izena zuen 2. edizioa.

Orain dela 25 urte Gipuzkoako gazte talde batek, Sabino San Vicente urretxuarraren gidaritzapean, informatika zaleen topaketa antolatu zuen Urretxun.

Urte haietan informatika festa horrek Euskal Amiga Party zuen izena, Amiga ordenagailuekin antolatu zelako. Urte hartan 36 pertsona elkartu ziren Urretxun.

Jasotako erantzun ona ikusita, hurrengo urtean Legazpin ospatu zen bigarren edizioa eta 200 pertsona elkartu ziren Bikuña kiroldegian. Deialdiaren arrakasta ikusita, hurrengo urtean informatika jaialdia Tolosara eramatea erabaki zen, ondoren Anoetako belodromora eta hura ere txiki geratu zenean Bilbora eraman zen topaketa, lehenbizi San Mameseko Erakustazokara eta gero gaur egun topaketa ospatzen den Barakaldoko BECera.

Euskal Encounter topaketak argi utzi du herri mailako ekitaldia globala izatera iritsi daitekeela. Horretarako hiru dira nahitaez behar diren oinarrizko osagaiak: herritarren ekimena, ilusioa eta borondatezko lanordu asko.

Sabino San Vicente urretxuarra udaletxera hurbildu da eta aurtengo 25. edizio honetan oroigarri bat oparitu dio Udalari hasierako urte haietan jaso zuten laguntza eskertuz. Alkateak, halaber, elizako fatxadan dagoen triglifoaren erreplika oparitu dio; elizako leku horretan elkartzen ziren gure arbasoak udalerriko auzi zibilak eztabaidatu eta erabakitzeko, Udala erakunde gisa sortu zen arte.

etiketak:
Joseba
Joseba dio:
2017/08/05 18:50
Euskal wikipediak ere jasotzen du datu hori, alegia, 2. edizioa Legazpin egin zenekoa: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Encounter
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak