Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskara gaztea eta gazteena ere badelako!

Euskara gaztea eta gazteena ere badelako!

2017/11/14 16:45
Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak antolatu dute, Instagram oinarri hartuta, gazteen esamoldeak mundu birtualean zabaltzeko.
Euskara gaztea eta gazteena ere badelako!

Klik egin

BOTA ZURE BIDEOA ETA SARI ITZELAK IRABAZI!

Euskara gaztea eta gazteena ere badelako!

Euskara gaztea dela erakusteko erronka dakarkizuete Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak. Gazteen neurrira egindako lehiaketa bizi-bizia, arin eta erraz parte hartzekoa.

Instagram oinarri hartuta, gazteek euren egunerokoan darabiltzaten esamoldeak agerira atera nahi ditugu sare sozialen bidez. Parrandan, kirolean, ikasketetan, txantxetan... erabiltzen dituzten esamoldeak mundu birtualean zabaldu.

Horregatik proposatzen dizuegu zuen elkarteko kideen artean lehiaketaren berri ematea, parte-hartzea sustatzea eta, zergatik ez, zeuek sortutako bideoekin #botaba lehiaketarekin bat egitea.

 www.botaba.eus

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak