Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskaraldia: legazpiarren txapen banaketa astelehenetik aurrera

Euskaraldia: legazpiarren txapen banaketa astelehenetik aurrera

2018/11/07 21:50
Belarriprest eta Ahobizien txapak banatzen hasiko dira astelehenean, Agirre-Etxeberrin. Izena eman ez dutenek, oraindik ere, eman dezakete.

Dagoeneko izena eman dutenek txapak Agirre-Etxeberrin jaso ahal izango dituzte honako egun eta ordutegietan, azaroaren 12tik azaroaren 22ra, hamaika egunez, hamaika egunetarako:

Astelehenetik ostiralera: 17:30etik 19:30era

Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 13:00etara.

Bertan, hamar minutu inguruko formazioa jasoko dute Ahobiziek eta Belarriprestek. Kontuan izan txaparen bila joaterakoan.

Oraindik izenik eman ez dutenek aukera dute izena eman eta, ondoren, txapak jasotzeko. Izena emateko tokiak: Kultur Etxea, Euskaltegia eta Udalaren Harrera Bulegoa.

Internet bidez ere eman daiteke izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak