Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gazte Abertzaleak igandeko galdeketaz

Gazte Abertzaleak igandeko galdeketaz

2016/01/20 15:55
Legazpiko Gazte Abertzaleak gazte talde eratu berriak igandeko galdeketaz daukan oharra eta kartela bidali dizkigu. Hona hemen:

Ondo ari gara, gazteok atez ate!

Legazpin eta Gipuzkoako hainbat herrietan aurrera pauso nabarmenak ematen hasi genituen hondakinen kudeaketa zintzoago baterantz, ingurumena benetan zaintzeko pausoak alegia. Hondakinen sorreraren murrizketa, euren berrerabilpenean eta ahalik eta tasa altuenean birziklatzeaz ari gara mintzo.

2012an Legazpiko birziklapena tasa %30ekoa zen eta gaur egun %82ra igotzea lortu dugu herritar guztion esfortzuarekin. Gainera udaletxearen gastua %21,4an murriztea lortu da sistema mistoarekin. Legazpin ondo ari ginen eta gazteon hori badakigu.

Hori dela eta Legazpiko Gazte Abertzaleak osatzen dugun kideok negatibotzat jotzen dugu edukiontzietara itzultzeko batzuen nahia. Atzera pauso izugarria da gure herriarentzat eta lur hau maite dugun guztiontzat.

Betiko edukiontzietara itzuliz gero hondakinen gehiengoa errefusaren edukiontzian bukatuko du, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herrietan gertatzen den bezala. Hondakin hauek zabortegietan bukatuko dute edo, zoritxarrez (edo gutxi batzuen mesedetan), erraustegi zikin eta kutsakor baten elikagai gisa.

Erraustegiaren kontra eta birziklapenaren alde gaudelako, urtarrilaren 24an Gazte Abertzaleakeko kideok atez atekoari BAI esango diogu irmoki. Gainera, aste honetan zehar kanpaina bat jarri dugu martxan herriko gazteei informazioa eskainiz eta esku-orriak banatuz.

Beraz, igandean egingo den galdeketan herriko gazte guztiak atez atekoaren alde bozkatzera animatu nahiko genituzke. Erosoa eta garbia delako, esan bai atez atekoari!

Babes dezagun ingurugiroa!

LEGAZPIKO GAZTE ABERTZALEAK

etiketak:
jero
jero dio:
2016/01/20 16:31
solo faltaban estos :)
Jaro
Jaro dio:
2016/01/20 16:56
Lan bikaina!
Jaro
Jaro dio:
2016/01/20 16:58
Lan bikaina!
zeintzuk dira hauek?
zeintzuk dira hauek? dio:
2016/01/20 18:27
Zeintzuk dira hauek? Hau ez zen eusko alkartasuneko gazte taldea? Eusko alkartasuna esistitzen da legazpin?
Legazpitar
Legazpitar dio:
2016/01/21 10:01
Benetan interesgarria gazte erakunde hau osatu izana herrian! Aupa zuek eta zorte on ibilbide berri honetan!
P.D. : Lan bikaina atera duzuen kanpainiarekin, atzo kalean ikusi nituen kartel batzuk dagoeneko
Zero Zolutions
Zero Zolutions dio:
2016/01/21 21:34
Aiiiii ama, Gazte Abertzaleak? y estos? ya existe EA? jajaja
Dena den, Gazte Abertzaleek ez dute textu hau idatzi. Argi ta garbi dago, jajaja
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak