Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Giro bikaina Nekazari Anaidiaren 40. urteurrenean

Giro bikaina Nekazari Anaidiaren 40. urteurrenean

2012/05/27 21:35
75 urtetik gorako bazkideak omendu zituzten Telleriarten. Horrez gain, trikitilariek eta Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Zeberio bertsolariek girotu zuten Telleriarteko Nekazari Anaindiaren 40. urteurreneko bazkaria.
Giro bikaina Nekazari Anaidiaren 40. urteurrenean

Xabier Zeberio eta Anjel Mari Peñagarikano lanean

Igandean, 120 lagun inguru elkartu ziren bazkaritan. Hamabi bazkide zaharrenen omenaldian izan zen unerik hunkigarriena. Azpiko argazkian omenduetako zenbait ageri dira:

Dantzariek aurreskua eta bertsolariek bertsoak kantatu zizkieten omenduei. Hortik aurrerakoak trikitilariek girotu zituzten. Eguna bikain hasi eta bikain bukatu zen.

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira 4 + 4 ?
Erantzuna: