Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak

Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak

2018/03/07 09:34
Urtero bezala , Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da. Ohar hau jaso dugu Udalaren Herritartasun Arlotik

Legazpiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetatik, 2018ko diru-laguntzen oinarriak,  martxoaren 5ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu direla  adierazten da. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren   4ean amaitzen da. Eskaera orriak www.legazpi.eus web orrian daude eskuragarri.

Diru Laguntzak, honako hauek dira:

1.- Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak .

2.-  Nazioarterako lankidetzarako diru-laguntzak

3.- Udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko diru-laguntzak: etxerako ur-hornidura, zabor bilketa, ohiko etxebizitzaren OHZ (Ondasun higiezinen gaineko zerga, Udal Kiroldegia eta Udal Euskaltegia

4.- Droga-menpekotasunen, beste menpekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen garraiorako  diru-laguntzak.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak