Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Goitiberen europako kopa Legazpin

Goitiberen europako kopa Legazpin

2018/11/07 07:40
Pasa den asteburuan ospatu da Pfaffemhein (Alsazia, Frantzia) herrian Europako Inertzia Kirolen Federakuntzaren urteko batzarra. Bertan, Maldan Behera elkarteko lehendakaria den Julen Agirreburualde izan da. Batzar honetan, araudiak eztabaidatzeaz gain, hurrengo urteko Europar txapelketa zein koparen egutegi eta lasterketak eztabaidatzen dira. 37 urte egingo dira europar mailako lehiak ospatzen hasi zirela, eta 2019 urtean lehenengoz ospatuko da proba bat pirineotatik behera. Legazpin hain zuzen ere.

Maldan Behera Inertzia Kirolen elkartea sortu zenetik bost urte egingo dira datorren urtean eta hori ospatu nahian goitibera proba internazionala ospatzea erabaki dute, baita hautatuak izatea lortu ere. Proba apirilaren 20 eta 21ean ospatuko da (Aste Santua) eta Aztiriko malda osoa erabiliko dute horretarako. Kanpaleku bat ere ezarri beharko du antolakuntzak betebeharrak osatzeko.

Proba aurkeztu eta onartua izan bezain pronto, Italia, Belgika zein Suizako partaideek konfirmatu diote antolakuntzari gure herrian izango direla.

Egutegia honako probek osatuko dute:

20-21/04/2019 SPAIN Legazpi

01-02/06/2019 BELGIUM Bellevaux

15-16/06/2019 FRANCE Ste Marie de Cuines

29-30/06/2019 CZECH Korab 26-28/07/2019 FRANCE Pfaffenheim- European Championship 14-15/09/2019 SWISS Develier

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak