Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure Esku Dago: 270 legazpiar, hor zaudete?

Gure Esku Dago: 270 legazpiar, hor zaudete?

2017/10/10 13:50
Urriaren 22an, Kataluniarekin bat, Beasain-Ordizia-Lazkao gizakatea egingo da, beheko aldeko Goierrin. Legazpiarrok ere badugu tartea (albistean irudia). 270 legazpiar baino ez dira behar tartea betetzeko.

Urriaren 22an, 11:14an hartuko dugu Beasaingorako trena eta guri dagokigun tokira joango gara. Legazpiarron tartea irudian dago markatuta:

Leloa: Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

-Bi adar dituen ibilbidea:
-ORDIZIAKO PLAZA -> BEASAINGO PLAZA
-LAZKAOKO PLAZA -> BEASAINGO PLAZA
-Ibilbidea ≈100 m-ko tarteez banatua dago (36 tramo)
-Irteera bakoitzean lekuko bat irtengo da. Zer?
-Lekukoa aurrez zehazturiko pertsonek eman
-Lekukoaren atzetik jendea ekitaldira bideratu
-Ekitaldea Beasaingo plazan izango da
-Ondoren, pintxoak eta edariak erosteko aukera musikaz giroturik
-ORDUTEGIA:
-12:00tan giza-katea prestatzen.
-12:XX lekukoak abiatu
-13:00 Ekitaldia hasi Beasaingo plazan
etiketak:
Legazpi-Zumarraga-Urretxu-Ezkio
Legazpi-Zumarraga-Urretxu-Ezkio dio:
2017/10/10 14:16
Legazpi-Zumarraga-Urretxu-Ezkion giza katea egin dezagun, zergatik ez?
GEDzale bat
GEDzale bat dio:
2017/10/11 11:00
Ideia bikaina! Urriaren 22ko gizakatean hitz egiteko modukoa.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak