Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure Esku Dago galdeketarako sinadura bilketa martxan

Gure Esku Dago galdeketarako sinadura bilketa martxan

2016/01/10 13:28
Ekainaren 19an egingo da, Goierri osoan, Gure Esku Dagok antolatutako galdeketa. Guztira, 6000 sinaduratik gora behar dira, tartean, 800 legazpiarrenak. Astearte eta ostegunetan sinatu ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, Gure Esku Dago taldearen lokalean, Kale Nagusian.
Gure Esku Dago galdeketarako sinadura bilketa martxan

Unai Aldasoro eta Andres Mena atzoko ekitaldian

Atzo eguerdian aurkeztu zen Legazpin Goierriko galdeketa. Bertsolariak, musikariak eta herriko eragileak izan ziren bertan. Bukaeran, galdeketarako sinadurak biltzen hasi ziren eta ehundik gora lortu zituzten. Sinatzaileak 16 urte edo gehiago izan behar ditu 2016n. Hau da, 2000an edo lehenago jaiotakoa izango da eta Goierri eskualdean erroldatua egon behar du.

Hona hemen, Goierriko Hitzak atzoko ekitaldiari buruz egindako erreportajea:

http://goierri.hitza.eus/2016/01/09/legazpiko-gure-esku-dagok-ekaineko-herri-galdeketa-aurkeztu-du/

Eta hemen, berriz, atzoko ekitaldian erakutsitako bideoa:

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak