Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure Esku Dago: galdera batzordearen aurkezpena

Gure Esku Dago: galdera batzordearen aurkezpena

2016/02/13 13:09
Ekainaren 19ko galdeketarako galdera formulatuko duen batzordea aurkeztu da Zumarragan. Tartean da legazpiarron ordezkari bat ere: Abdoul Sylla.
Gure Esku Dago: galdera batzordearen aurkezpena

27 goierritarrek osatu dute batzordea (Argazkia: Josu Altzelai)

Goierritarren aniztasuna kontuan hartuta eratu da galdera formulatuko duen batzordea. Otsailaren 27an, Idiazabalen, dinamika zabal bat egingo da galderarako ideiak jasotzeko. Bertara joateko dei zabala egingo da. Hor sortuko diren ekarpenekin behin betiko galdera osatuko dute Galderaren Batzordekoek. Esan bezala, goierritarren aniztasuna kontuan hartuta osatu da. Legazpiko ordezkaria Abdoul Sylla da. Mauritanian jaiotakoa da eta urteak daramatza Legazpin lanean eta bizitzen.

Abdoul Sylla (Argazkia: Josu Altzelai)

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak