Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure Esku Dago: Gizakaterako izena emateko ordutegia

Gure Esku Dago: Gizakaterako izena emateko ordutegia

2018/04/15 13:19
Ostegunean, 19:00etatik 20:00etara, Gure Esku Dagoren lokalean (Aizkorri kaleko Aseginolaza dendan, farmaziaren ondoan), ekainaren 10erako Gizakaterako izena eman ahal izango da.
Gure Esku Dago: Gizakaterako izena emateko ordutegia

Ostiraleko aurkezpena

Izena emateko bost euro ordainduko dira eta Gure Esku Dagoren zapi bat jasoko da. Datorren asteetan ere izena eman ahal izango da. Ordutegi eta egunak aurrerago jakinaraziko dira.

Joan den ostiralean aurkeztu zuen Legazpiko Gure Esku Dagok ekimena. Berrehun bat lagun izan ziren Latxartegiko aurkezpenean. Besteak beste, Goierriko Hitzak jaso zuen informazioa: http://goierri.hitza.eus/2018/04/14/giza-katerako-600-legazpiar-behar-dira/

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak