Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure Esku Dago: Goierriko galdeketa

Gure Esku Dago: Goierriko galdeketa

2015/09/11 11:05
2016an, Goierriko 22 herrietan, galdeketa egiteko asmoa erakutsi du Gure Esku Dago dinamikak. Hori lantzen hasteko, zenbait batzorde osatuko ditu Goierri mailan. Legazpiko lantaldeak batzorde horien berri bidali digu eta horietan parte hartu nahi dutenen izenak jasotzeko asmoa azaldu du:

Azpian proposatu diren batzordeak. Horietako batean parte hartu nahi duenak legazpi@gureeskudago.eus helbidera idatz dezala edo jakinarazi diezaiola Legazpiko lantaldeko kideren bati.

1 KOMUNIKAZIOA
Lan talde honek pisu handia izango du prozesu guztian zehar, berau arduratuko baita prozesua gizarteratzeko tresnak sortu eta hauei zabalkundea emateaz..


Ardura nagusiak:
- Sare sozialetan aktiboki ibili
- Sistema informatikoa osatu galdeketarako
- Kartelak egin
- Bideoak egin
- Albisteak bidali komunikabideetara

2 PROZESUA
Lan talde honen ardura nagusia ikasturtean zehar emango diren parte hartze prozesuak diseinatzea izango da. Erronka nagusietakoa galdera aukeratzeko orduan ahalik eta prozesu demokratikoena diseinatzea izango du. Bestalde, galdeketa egunerako protokolo edota junta elektoralak, beste gauza batzuen artean, zehazteaz arduratuko da. Gainera, talde hau izango da kanpo harremanez arduratuko dena.

Ardura nagusiak:
- Parte hartze prozesuak diseinatu
- Alderdi legalak begiratu
- Galdera adosteko prozesua
- Kanpo – harremanak
- Protokoloak
- Junta elektoralak
- Begiraleak galdeketa egunerako

3 DIRU ZAINTZA
Lan talde hau diru kontuez arduratuko da. Komeni da talde hau pare bat pertsonez osaturik egotea, biak ere gai honetan espezializatuak.

Ardura nagusiak:
- Diru sarrerak
- Aurrekontua

4 AZPIEGITURAK

Lan talde hau galdeketako egunerako azpiegiturak osatzeaz arduratuko da. Hau da logistika lana burutuko du.

Ardura nagusiak:
- Hautetsontziak jartzeko lokalak bilatu
- Lokal bat urtean zehar lanak burutu ahal izateko lortzea
- Materiala ( kamisetak, hautetsontziak, bozka paperak…)
- Txandak lotzea

5 GURE HISTORIA LANDUKO DUEN TALDEA

Zortzi urteko ibilbidean gauza asko egin dira Goierrin, Gazta Zati Bat dokumentalean agertu ez direnak eta eskualde mailan oso garrantzitsuak izan direnak. Gure ibilbidea ez da giza katearekin hasi, goierritar askok urte asko daramatzate lanean eta hori herritar guztiengana iritsi behar da. Honekin bidean trenetik jaitsi den jendea berriz aktibatzea lortu behar dugu. Atzera begiratzea garrantzitsua da indarrak hartzeko eta egindako lan guztia ikusteko.
-    Nazioen Mundua Idiazabalen sortu zenetik, gaur arte (GED) egin diren ekintza, ekitaldi, agerraldi… denak zerrendatu, argazkiak, bideoak, idatziak bildu eta erakusketa, dokumental txiki… zerbait egingo duen taldea.
-    Itsasondok egin zuen moduan, autodeterminazioaren aldeko mozioa Goierriko beste zenbat herrik sinatu zuten begiratu historia arakatuz.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak