Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gurekin Lilatoian parte hartu nahi?

Gurekin Lilatoian parte hartu nahi?

2017/11/14 14:34
Ikastolako 50.urteurrena dela eta, datorren urteko Donostiako Lilatoian parte hartzea pentsatu dugu Haztegi ikastolako talde bezala.

Lilatoia 2018ko martxoaren 4an ospatuko da goizeko 10:30ean. 14 urtetik gorako emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute. Inskripzioa 10€koa izango da. 11€ ordaintzeko aukera ere badago, soberan gelditzen den euro hori Retinosis Pigmentaria elkarteari laguntza moduan emango zaiolarik.

Izena ematea ikastolako idazkaritzan edo “Ibargutxi kirolak” kirol dendan izango da, azken eguna abenduaren 1ean izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia,helbidea, telefonoa, eta helbide elektronikoa.

Besterik gabe eta animatuko zaretelakoan agurtzen zaituztegu.

50.urteurreneko taldea

etiketak: , ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak