Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hartu Arte taldearen azken kontzertuko CD+DVDa salgai!

Hartu Arte taldearen azken kontzertuko CD+DVDa salgai!

2011/12/11 12:57
Azkenik gaur, abenduaren 10ean, jarriko dute salgai HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa.

Horrela, Cd eta DVD bana dituen kaxan, zuzeneko audioaz aparte, kontzertu osoaren bideoa, taldearen ibilbide guztian zehar ateratako argazkiak eta kontzertuaren aurretik eman zen emanaldia aurkitu ahal izango dituzue.

Hau dena, 10 euroren truke. Ez da nolanahiko salneurria, ala!!!

Gaur bertan herriko tabernatan jarriko dute salgai eta Nafarroa kalean txiringito bat jarriko dute taldekideek, bertatik bertarataldearen ibilbideari “ginda” jarriko dion ekoizpen erabat autogestionatua zuen eskuetara iristarazteko asmoz.

Animatu eta erosi!

 

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak