Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Haur eta familientzako Gabonetako ekintzak

Haur eta familientzako Gabonetako ekintzak

2017/12/22 17:05
Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean. Hauxe Gazteria eta Hezkuntza Sailaren oharra:

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetako egun hauetarako haurrei eta familiei zuzenduta, gune ezberdinetan.

Aurtengo nobedadea da  Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan,  larunbatean, abenduaren 30ean antolatuko den Haurrentzako Parkea. goizeko 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Egun honetan Laubide auzoan, Ilinti Merkatarien elkarteak  Gabonetako kanpainaren zozketa egingo du 13:30. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara  Erregeen gutun bilketa egingo da Azokan.

Horrezaz gain, honako ekintzak izango ditugu: Mari Domingi eta Olentzeroren Gabon Erronda

eta Erregeen kabalgata, herriko kale eta auzoetatik; Gabon irudien marrazki lehiaketa eta sari banaketa Kultur etxean, Tomaxen Abenturak pailazoen ikuskizuna Latxartegi aretoan, Korosti Dantza taldearen Gabonetako jaialdia eta Gabonetako Haur Parkea Urbeltz pilotalekuan.

Hauxe osatutako egitaraua:

Eguberri eta Urte Berri On!

etiketak: ,
Aitorf
Aitorf dio:
2017/12/24 18:26
Lotsagarria, herrian 2 puzgarri enpresa egotea eta Donostiko enpresa bat kontratatzea, are eta okerrago enpresa honek beste enpresa bat kontratatzen du berak ez bait ditugu puzgarririk.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak