Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

2018/01/10 11:59
Larunbatean, 16:30ean, hasiko da Latxartegi Aretoan bi Txapelketa horietako B saileko dantzarien ligaxkako lehen saioa. Hauxe Kultura Sailaren oharra:
Haurren Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa

2017ko partaide guztiak (Legazpiko Udala)

Dantza Txapelketa: Haurren Soinu Zahar eta Aurreskua

Urtarrilak 13, larunbata, 16:30ean Latxartegi Aretoan

Datorren urtarrilaren 13an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXIV. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak Txapelketako VI. edizioa ospatuko da.

Legazpin jokatuko diren bi txapelketa hauek Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen XXI. Gazteen Gipuzkoar Aurresku (1. saioa) eta XX. Gazteen Soinu Zahar (1. saioa) Ligaxketako saioak izango dira , eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.

Aurtengo Legazpiko saioan Soinu Zahar txapelketan 2003 eta 2005 urte bitartean jaiotako 16 neskatila lehiatuko dira, eta Aurresku txapelketan 2003 eta 2006 urte bitartean jaiotako 10 mutiko. Sustraiak Dantza Taldetik Legazpin Ane Arrizabalaga, Nahia Lopez eta Markel Garmendia arituko dira.

Dantzatu beharreko dantzak:

Soinu Zaharra:

    • B Saila: "Ehun Dukat" eta "Zortzikoa"

Aurresku:

    • B Saila: "Desafioa edo Aurkez Aurkez" eta "Txakolin"

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.

Parte hartzaileak eta dantzatuko duten ordena:

Soinu Zaharra (B Saila)

Aurreskua (B Saila)

Maddi Begiristain (Amasa-Villabona)
Naroa Legarra (Amasa-Villabona)
Maren Goya (Amasa-Villabona)
Amaia Sasiain (Elgoibar)
Iraia Cambra (Amasa-Villabona)
Enara Lertxundi (Amasa-Villabona)
Maria Ansa (Anoeta)
Leire Arratibel (Amasa-Villabona)
Naroa Otxoa (Etxarri)
Aiara Altuna (Amasa-Villabona)
Alaia Santano (Amasa-Villabona)
Naiet Jauregi (Amasa-Villabona)
Ane Arrizabalaga (Legazpi)
Amaia Aizpurua (Zizurkil)
Nahia Lopez (Legazpi)
Irati Madera (Amasa-Villabona)
Jon Etxeberria (Elgoibar)
Eki Balda (Etxarri)
Markel Goenaga (Elgoibar)
Martin Etxebeste (Oiartzun)
Endika Osa (Lezo)
Eneko Etxaniz (Elgoibar)
Andoni Zumeta (Larraul)
Markel Garmendia (Legazpi)
Joanes Zubia (Ibarra)
Aritz Maiza (Alegia)
etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak