Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Haurreskoletan izena emateko epea zabalik

Haurreskoletan izena emateko epea zabalik

2018/05/02 13:57
Datorren astelehenean eta asteartean, maiatzak 7an eta 8an, Itxaropen eta San Juan Haurreskoletan ate irekien egunak egingo dituzte, 17:00etatik 18:30era. Datorren irailean hasi nahi dutenentzat, izenematea zabalik da, maiatzaren 11ra arte. Hauxe Hezkuntza eta Gazteria Sailaren oharra:
Haurreskoletan izena emateko epea zabalik

(Legazpiko Udala)

Maiatzaren 11ra bitartean irekita dago 2018-2019 ikasturtean haur-eskoletan (Haurreskolak) eskabideak aurkezteko epea.

Legazpin 2 haur-eskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak. Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

Araudiaren arabera, ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik norberaren bizilekutik haur-eskolarekiko gertutasunari dagokionez. Beraz, aipatutako haur-eskoletan izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.

Familiei haur-eskola bisitatzeko eta instalazioak, funtzionamendua eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera emateko asmoz, bi haur-eskoletan ate irekien egunak antolatu dituzte:

- Itxaropen Haurreskolan: astelehena, maiatzak 7, 17:00etatik 18:30era.

- San Juan Haurreskolan: asteartea, maiatzak 8, 17:00etatik 18:30era.

Informazio gehiago: www.haurreskolak.eus edo zuzenean haur-eskoletara joan, hitzordua adostuta.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: sanjuan.legazpi@haurreskolak.eus

Ordutegia: 7:30-17:00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: itxaropen.legazpi@haurreskolak.eus

Ordutegia: 7:30-17:00

Haur-eskolek familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematen diete

0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa

eta hezkuntza kontuan hartuz.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak