Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Haztegi Ikastola - 50. urteurrena

Haztegi Ikastola - 50. urteurrena

2017/11/08 10:55
Haztegi Ikastolako 50. urteurrena dela eta, larunbat honetan, hilak 11, ez ohikoak diren kirol jarduerak eta Benito Lertxundiren kontzertua antolatu dira.

Haztegi Ikastolako 50. Urteurrena dela eta, aurtengo ikasturtean zehar ekintza mota ezberdinak antolatu dira. Hasteko, asteburu honetan (azaroak 11) ohikoak ez diren hainbat kirol praktikan jartzeko aukera paregabea izango dugu! Hala nola:

- Eskalada Udaletxeko paretan.

- Slackline.

- Monozikloa.

- ... ADI! Kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza bertan behera geldituko litzateke, beste astebukaera batera pasatuz. Bestetik, Benito Lertxundiren kontzertuko sarrerak salgai daude oraindik. Gogoratu, larunbatean izango dela kontzertua. Gerturatu zaitezte, primeran pasako dugu eta! ;)

etiketak: , ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak