Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago (EPA)

2016/01/11 15:45
Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, Itxaropen 10ean.

Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, 15.00etatik 18.00etara, Helduen Hezkuntzan matrikulatzeko aukera dago. Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago, 10-11.zenbakietan. Eraikina udaletxearena da eta irakasleria eta funtzionamendua Eusko Jaurlaritzaren esku daude. Zumarragako zentroa berriz, Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dago eta matrikulaziorako arreta goiz eta arratsaldez eskainiko dute.

Hona hemen Helduen Hezkuntzaren Doako eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Titulua (DBH)
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrerarako ikasketak
  • Informatika oinarrizko ikastaroa
  • Hizkuntzak: Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
  • Oinarrizko hezkuntza
  • Gaztelera atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko edo asmo berrietan hasteko. Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!

Eskaintzaren kartela HEMEN ikusgai.

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak