Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Helduentzako irakurketa klub berria Legazpin: Irakurketa Erraza

Helduentzako irakurketa klub berria Legazpin: Irakurketa Erraza

2017/09/08 19:50
Irakurketa Erraza klubak irakurketa zehatzak lantzen ditu: irakurtzeko ohitura ez duten edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituzten pertsonentzako prestatuak.

Irailak 25ean hasi eta azaroak 27ra bitartean, astelehenero, goizeko 11:15etatik 12:15etara Legazpiko Udal Liburutegian talde bat elkartuko da hainbat liburuen irakurketa konpartitu eta gozatzeko; zehazki, lehenengo irakurketa Jordi Sierra i Fabra idazlearen “La música del viento” izango da.


Saioak doakoak, gazteleraz eta 16 urtetik gorakoentzat izango dira, eta izen-ematea Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez egiteko aukera dago irailak 20 arte.

  • Helbidea: Kultur Etxea. Latxartegi, 3
  • WhatsApp: 639 851 172
  • Tel.: 943 737 186
  • Email-a: liburutegia@legazpi.eus
  • Webgunea: https://liburutegiak.blog.euskadi.eus/legazpi
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak