Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hiru filme eta lau zine saio asteburuan Latxartegi Aretoan.

Hiru filme eta lau zine saio asteburuan Latxartegi Aretoan.

2017/02/09 12:07
10, ostirala: “Cuando tienes 17 años”. Zuz.: Andre Techine.22:15ean Latxartegi Aretoan. Zine-Kluba. 11, larunbata: “Villaviciosa de al lado”. Zuz.: Nacho G. Velilla. 22:15ean Latxartegi Aretoan. 12, igandea: “Axel heroi txikia". 17:00etan Latxartegi Aretoan. EUSKARAZ. Haurrentzako zinea. 12, igandea: “Villaviciosa de al lado ". Zuz:. Nacho G. Velilla. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igandetako saioa

Cuando tienes 17 años FITXA TEKNIKOA Jatorrizko titulua: Quand on a 17 ans. Urtea: 2016. Generoa: Drama. Iraupena: 114min. Herrialdea: Frantzia. Zuzendaria: André Téchiné. Aktoreak: Sandrine Kiberlain, Kacey Mottet Klein, Corentin Fila, Alexis Loret, Jean Fornerod, Mama Prassinos, Jean Corso. Musika: Alexis Rault. 73 urte baditu ere, André Téchiné zuzendariak begirada gazterian jartzen jarraitzen du. Horrela egin zuen 90. hamarkadan Los juncos salvajes filma egin zuenean, seguru asko bere filmografiaren filmik ezagunena eta onartuena. Eta zuzendariak bi filmak helburu desberdinak dituztela esaten duen arren, orain estreinatzen den Cuando tienes 17 años filma ikustean, ezinbestean etortzen zaigu aurreko film hura burura. Film honetan Célin Sciamma zuzendari eta gidoi-egilearen lankidetza jaso du. Bereak dira Lirios de agua, Tomboy eta Girlhood filmetako gidoiak, ukitu berezia eta desberdina duten nerabezaroan oinarritutako hiru filmak. Sciamma gidoi-egilearen eta Téchiné zuzendariaren artean Tom eta Damien mutiko gazteen historia idatzi dute; adinez nagusi izatetik gertu daude gazteak baina oraindik heltze-prozesuan murgilduta dabiltza. Biak institutu berera doaz eta biak dituzte zailtasunak sozializatzeko. Aldiz, badute harremana baina ez modu onean, sarritan ugariak izaten baitira liskarrak. Harreman zail hori aldatu egingo da Damienen amak –medikua lanbidez eta egoera horren berri ez duenak− Tom etxean hartzea erabakitzen duenean, bere ama gaixo dagoelako eta institututik urrun bizi delako. Oso interesgarria da filmak erakusten digun harremana. Filmak gazte indarkeria hori aurkikuntzari lotzen zaiola eta arreta deitzeko modua dela erakusten du; harremanak izateko modu primitiboa izan daiteke baina, azken finean, eraginkorra da. Bitxia da, halaber, bi familien erretratua, semeengandik hain hurbil baina era berean hain hotz, estereotipoetan erori gabe. Filmaren arrakasta bi gazteek eta Damienen amak osatzen duten triangeluan dago; bikain adierazten dira pertsonaien izaerak eta bikaina da aktore profesionalak ez diren bi gazteen antzezpen naturala. Azaltzen duten freskotasuna filmaren gauzarik erakargarriena da eta, horri esker, filmak protagonistek bizi duten urte zail horiek atzeman eta erakustea lortzen du. Oro har, zuzendari frantsesaren film berria zine konbentzionalaren gainetik dago; ez da deigarria gertatzen baina antzezte-lan intimo eta naturalei esker ikuslea poliki-poliki irabazten du. Oso adibide egokia da nerabezaroaren gaia jorratzen duen zineari erreparatuz gero. (http://www.criticasen8mm.com/2016/10/cuando-tienes-17-anos-comunicandose.html)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak