Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hiru legazpiar Aurresku Txapelketa Nagusian

Hiru legazpiar Aurresku Txapelketa Nagusian

2018/09/06 17:10
Ordizian jokatuko da irailaren 8an, larunbata, berrituta datorren Aurresku Txapelketa Nagusia gipuzkoar erara. Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko hiru dantzarik parte hartuko dute.

Berrikuntzekin jokatuko da gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa Nagusia Ordizian, Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide dantza taldeak  antolatuta.

Lehiatuko diren dantzariak, zortzi izango dira, tartean , hiru legazpiar, Nahia Lopez, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola. Larunbatean izango da hitzordua, 19:00etan hasita  Plaza Nagusian.

Orain arte  Euskadiko bi txapelketa egiten ziren, sexuaren araberakoak. Gipuzkoar Aurreskuarena, gizonezkoei zuzenduta zegoen eta Soinu Zaharrena, berriz, emakumezkoei. Aurten bi txapelketa horiek batu eta Aurresku Txapelketa Nagusia antolatu dute. Bertan, 15 urtetik gorako dantzariek parte har dezakete. Beraz, txapelketa bakarra, mistoa eta garaile bakar bat izango da aurten.

Honekin doan argazkian, Irati Olaizola legazpiarra, herrian jokatzen den Euskal Herriko Gaztetxoen Soinu Zahar Txapelketan dantzan 2017an.

etiketak: ,
Jone Dorronsoro
Jone Dorronsoro dio:
2018/09/10 15:46
Irati Olaizola 3., Idoia Narbaiza 4. eta Nahia Lopez 7. izan ziren. Zorionak!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak