Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Hondakinen galdeketari buruzko botoak

Hondakinen galdeketari buruzko botoak

2016/01/14 15:31
Aste honen bukaeran, hondakinei buruzko urtarrilaren 24ko herri-galdeketan erabiliko diren botoak banatuko dira etxeetako postontzietan.

Aste honen bukaeran, Legazpiko Udalak herri-galdeketaren gaineko informazioa eramango duen gutun-azala banatuko du etxeetako postontzietan. Gutun-azal horretan, halaber, boto txartelak egongo dira, hondakinen bilketa edukiontzien bidez edo atez ate egiteko aukerekin.

Gutun-azal bakoitzean hondakinak biltzeko sistema hautatzeko boto txartelak aurkituko dira: sepia koloreko 3 boto txartel edukiontzien bidezko sistemaren alde egiteko eta zuri koloreko 3 boto txartel atez ateko sistemaren alde egiteko.

Hiru kide baino gehiago duten familiek udaletxean eskatu ahal izango dute boto txartel gehiago edo herri-galdeketaren egunean bertan hauteskunde-mahaian izango dituzte boto txartel horiek eskura.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak