Idurre
Segundu batean. Zast! Bizitzaren errotik erauzi eta beste hamaika hautsi.
Ez dakit esaldia nirea den edo nonbait irakurri nuen noizbait. Maitasuna omen da erasorako aukera bakarra; gorrotoa omen da etsipenaren lehen sintoma eta ondasuna gizakiaren neurgailu fidagarriena. Azken ordu hauetan beste irudi bat daukat begietatik kendu ezin dudana. Seguraski, askori bezala, niri ere Idurrek utzi zidan arrasto nabarmenena : Irribarrea. Irribarrea da pertsona baten benetako erradiografia. Bere irribarrea da eta izango da bizitzak eman digun labankada hau sendatzen lagunduko digun sendagai bakarra. Bera oroitzeko begiak itxi eta bere irribarrea betirako barruan dudala seguru nago.
Osorik irakurri: http://xegun.eus/idurre/