Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Idurreren omenez, Gure Esku Dago

Idurreren omenez, Gure Esku Dago

2018/01/02 19:10
Legazpiko Gure Esku Dago lantaldeak omenaldian kantatutako bertsoak bidali dizkigu.
Idurreren omenez, Gure Esku Dago

Idurre, lekukoa eskuan

Idurre eta familia, Gure Esku Dagoren ekimenetan antolatzaile eta parte-hartzaile izan direla eta, Joxe Arizkorretak ondutako koplak kantatu zituen Gure Esku Dagoren Legazpiko lantaldeak Idurreren omenaldian. Ordizia-Beasain gizakatean, esaterako, Idurrek berak eraman zuen Legazpiri zegokion lekukoetako bat.
Hauek omenaldian kantatutako koplak, Mikel Laboaren Sorterriko koplak doinuan:

 

Lekuko bat eskuz esku

etorkizuna amestu 

bide zati bat gure alboan 

egiteko zinen prestu (bis)

 

Irribarra aurpegian

dirdir bat zure  begian

ta laguntzeko prestutasuna 

beti horren agerian (bis)

 

Falta da zure abaro

ortzi-mugatik harago

gure albotik ez urruntzea, 

bada noren esku dago? (bis)

 

Hor zaude  gure ertzean

arnasketa bakoitzean

Idurre jakin zu betirako 

zaude gure bihotzean (bis)

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak