Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Igandean Legazpiko VI. BTT trabesia izango da

Igandean Legazpiko VI. BTT trabesia izango da

2015/09/18 08:36
Aurtengo ibilbidea aldaketa txikiekin dator. Aurten, seigarren aldiz, BTT trabesia herrikoia antolatu du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak, agorraren 20an igandean.
Ibilbidea joan den urtekoaren antzekoa da, baina azkeneko zatia aldatu dugu ibilbidea dibertigarriagoa egiteko asmotan. Ibilbidea, urtero bezala, maila  guztietako txirinduzalerentzat egokia da. Legazpiko Euskal Herria enparantzan hasi eta errepidez Atagoiti alderuntz abiatuko gara, portua garaitu aurretik eskubiruntz desbideratuko gara eta, pista bidez, lehen aldapak gaindituz, Aztirira iritsiko gara. Aztiritik Otañora joko dugu eta hemendik Alustizagainera ezkerraldean Txindokik zaintzen dituen Aralerreko parajeaz  eta eskuin aldean Aizkorriko mendizerrak eskaintzen duen parajeaz gozatzeko aukera izango dugularik. Gozatu hau hartu ondoren, Oazurtzara jaitsiko gara anoa postuan indarrak berreskuratzera. Indarrak berritu ondoren, zegamarren erromes bidetik jarraituko dugu, eta momentu batean eskubiruntz tubobidera desbiratuko gara, tubobide Pikandiraino zeharkatuko dugu eta, ondoren, pantano gainetik pasa eta arrotalatik pasa ondoren Udanara jaitsiko gara. Errepidea pasa eta Saletxe eta Zatubi atzean utzi ondoren Mantxolazar hurbilduko gara eta  ibilbidea bukaeraino jaitsiko gara Olaberri auzoa igaroz.
Bukaeran, hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izango dugu, bertan, partahartzaileen artean oparien zozketa egingo delarik.
etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak