Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Ikasgela berriro martxan

Ikasgela berriro martxan

2018/11/29 13:44
Abenduaren 1etik urtarrilaren 25era. Hauxe da Hezkuntza eta Gazteria sailak bidalitako oharra:
Ikasgela berriro martxan

(Legazpiko Udala)

Beste denboraldi batean eta azterketa garaiarekin bat eginez, Udalak ikasgelaren zerbitzua berriro jarriko du martxan Bikuña jauregian, abenduaren 1etik urtarrilaren 25era bitartean.

Zerbitzua egun hauetan eskainiko da:

-         Abenduko asteburuak eta zubia: 1-2; zubia 6-7-8-9; 15-16; 22-23.

-         Abenduaren 26tik urtarrilaren 25era, astegunetan eta asteburuetan.

-         ITXITA: Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 8:00 – 20:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:30-20:00

Dakizuenez, Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.

Ikasgela erabili ahal izateko ezinbestekoa da  sarbiderako txartela pertsonala eta doakoa eskuratzea. Horretarako Herritarrentzako  Arreta Zerbitzura jo dezakezue,

azaroaren 29tik aurrera, 7:30etik 15:00etara.

Ikasgelaren araudia

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak