Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Iñaki Maiztegi: “Gure bezeroekin euskaraz egiten ditugu harremanak"

Iñaki Maiztegi: “Gure bezeroekin euskaraz egiten ditugu harremanak"

2017/06/14 14:38
Iñaki Maiztegi legazpiarra Serbitzu enpresako Euskara Planaren koordinatzailea da. EMUN kooperatibaren lantalan.eus agerkarian aurkitu ditugu bere hitzak.
 Iñaki Maiztegi: “Gure bezeroekin euskaraz egiten ditugu harremanak"

Iñaki Maiztegi eskuinean, lankideekin batera (lantalan.eus)

Serbitzu enpresa, Biharkorekin batera, euskara plana duen enpresetako bat da Azkoitian. 2011 inguruan jarri ziren Emunekin harremanetan. Langile gehienak euskaldunak izanik, euskara beti egon izan da presente enpresan, baina, sistema bat ezarrita, euskarak euren enpresan duen garrantziaz jabetu dira.

Osorik irakurri: https://www.lantalan.eus/lan-mundua/serbitzuk-bai-esan-dio-euskarari-bai-zerbitzua-euskaraz-emateari

etiketak:
Euskaraz lehen hitza filosofia bezala
Euskaraz lehen hitza filosofia bezala dio:
2017/06/14 22:25
Orain dela bi urte gutxi gorabehera enpresa batean hasi nintzenean bertako euskaldun langileek beraien artean euskaraz egin arren lan kontuetan gazteleraz egiteko joera zuten, gaur egun ere dute. Horren aurrean nik ezin det ezer egin norberak erabakiko du ze hizkuntzetan jardun noiz, non eta norekin.

Kartelak ere gazteleraz zeuden BAKARRIK. Esparru honetan ordea zerbait egin nezakela pentsatzen nuen. Hurrengo hilabeteetan nire eskutik pasa diren kartel guztiak lehendabizi euskaraz eta gero erdaraz jarri ditut. Batek halako bat jartzean zera esann zidan: - Ene, enpresa honetan ez det inoiz euskarazko kartelik ikusi- Nire erantzuna: - Bazen garaia, hala ere langile xume batek halako lanak egin beharra ere (Gustoko lana egia esan, musu-truk bada ere, nire kasuan den moduan)-.

Nire ustez, Euskal Herriko enpresako zuzendaritzek enpresak euskaldundu beharko lituzke tailerrak eta lantegiak, baina inuzentea ez naizenez esparru honetan beheko langileok hartu beharko dugu erantzukizun hau.

E-postak bidaltzekotan eta telefonoz lehen hitza erabiltzen dut eta jakin ezean gazteleraz erantzuten diet eta kitto. Anekdota penagarri moduan, E-postaren sinadura euskaraz, gazteleraz eta azkenik ingelesez jarri nuen. Segituan, zuzendaritzako buruak zera idatzi zidan: - Korporazioen protokoloa jarraitu behar dela eta sinadura gazteleraz eta gero ingelesez jarri behar dudala hurrenez hurren- Lotsagarria, ezta? Baina zer egingo dugu.

Laburbilduz, azkeneko hamarkadetan hizkuntza munduan lan handia egin da gizarteko seme-alabak euskalduntzeko eta euskaraz alfabetizatzeko. Hurrengo hamarkadetako erronka handienetako bat enpresak euskalduntzea izango da, eskola-ikastolan ikasitako hizkuntza enpreseetara eramanez. Dena den, ikusten den moduan arlo honetan ere gaur egun enpresak euskalduntzeko prozesuan murgiltzen direnean kanpoko zerbitzuak kontratatzen dituzte, hau da, diru truke egiten dute beste modu batera esanda. Non dago euskal militantzia? Bidea ez dago kanpoko zerbitzuak kontratatzean baizik euskal militantzia berpiztuz eta sindikatuko eta batzordeko langile buruei presionatuz.

Guk ez badugu egiten zeinek egingo du?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak