Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Itzulpengintza eta teknologia

Itzulpengintza eta teknologia

2018/10/03 09:09
UEU eta LANGUNEren laguntzarekin martxan jarri da Euskal Herriko Unibertsitatean “Itzulpengintza eta teknologia” izeneko berezko titulua.

Teknologia berriek bultzatuta, itzulpengintzaren arloan erronka berriak sortu dira. Horrela, azken urteotan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berri horiei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Osorik irakurri

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak