Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Jakin-mina, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua dela eta

Jakin-mina, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua dela eta

2017/02/13 15:32
Honako oharra bidali digu Legazpiko Udalak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua dela eta, izan ziren bisitei buruz.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriak jakin-mina piztu du beste Udaletan

Urtarrilean hiru izan dira bisitan etorri zaizkigun Udalak: Bergara, Leioa eta Errenteria.

Joan den 2016ko arazoan martxan jarri zen Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berriak beste Udaletako bisitak jaso ditu. Udal horietan ere Herritarrentzako Arreta Zerbitzua jarri nahi dute martxan eta oso ondo baloratu dute Legazpin ireki berri duguna.

Bisita horiek EUDELek eta IVAPek antolatu eta Roberto Otxandiok zuzentzen dituen ikastaroetan sartzen dira.

Urtarrilean etorri diren hiru Udalek nabarmendu dutenez, ingurune modernoa, funtzionala eta adiskidetsua sortzea lortu da, bai herritarrentzako baita langileentzako ere. Modu berean oso ondo baloratu dute herritarren esku jarri diren baliabide informatikoak: ordenagailua eta inprimagailua. Azkenik, gizarte zerbitzuei eskaini zaien espazioa oso egokia dela esan dute, zerbitzuari hark merezi duen duintasuna ematea lortu baita.   

2015ean dagoeneko hainbat aldaketa eman ziren udaletxean. Horrela, antolaketa eredu berria jarri zen martxan eta aurreko legealdian urtean 83 batzorde izatetik 33 izatera pasatu zen. Horrezaz gain 2015-2019 epealdirako Legealdi Plana egin zen lehen aldiz. Oraingoan Herritarrentzako Arreta Zerbitzua martxan jartzearekin urrats bat gehiago eman dugu.

Hiru jardunbide horiek garbi adierazten dute udal gobernu taldeak udal zerbitzu publikoen kudeaketan berrikuntzaren eta modernizazioaren alde egiten duela apustu, Legazpiko Udala beste euskal udalerrientzako eredu bihurtuz.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak