Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Jarri maskota bat zure bizitzan!

Jarri maskota bat zure bizitzan!

2018/02/07 10:09
Hauxe da Xegun Altolagirreren gaurko ipuina:

Otsailak 7. Hileroko adopzio eguna zen. Mikela, azken maskotaren uhala hartu eta aspaldiko partez zaindegira bertaratu ginen. Pena ematen zuten, hantxe zeuden guztiak guri begira, eutanasiarako programatuta, hain harrituta, hain beldurtuta, hain galduak. “Nola uzten dituzte horrela, abandonatuta, heriotzara kondenatuak?” Morko semea eta biok korridoretik gindoazen hirunaka pilatutako kristalezko kaiolen ondotik. Asko zeuden, tamaina guztietakoak, eta zaindegiko arduradunak esan zigunez, aurreko astean baino gutxiago hala ere. Aurreko astean erdiak sakrifikatu zituzten. Kristalaren beste aldetik hutsik eta zurtuta begiratzen gintuzten. Gehienak etsituta, itxaropenik gabe, handik inork aterako zituenaren esperantza guztiak galduta.

Osorik irakurri: http://xegun.eus/jarri-maskota-bat-zure-bizitzan/

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak